Teknologia -
Boom-a Interneten
Kony 2012, Interneteko historiaren bideo biral arrakastatsuena
Bideoa GKE batek sortu du, Ugandako gatazkaz informatzeko, eta 100 milioi bisita izan ditu astebetean, baina polemika handia piztu du Interneten.
Erredakzioa
'Kony 2012' bideo arrakastatsuak hautsak harrotu ditu Interneten. Astebete eskasean 100 milioi bisita inguru lortu ditu hainbat sare sozialen bitartez, mashable.com webgunearen kalkuluen arabera, baina polemika handia piztu du.
Bideoa Invisible Children GKE estatubatuarrak sortu du, Joseph Kony Ugandako gerra-kriminala atxilotzea eskatzeko eta haren krimenak salatzeko, baina herrialde horretako gatazkan aditu direnek mesfidantza agertu dute, informazioa ez baita zehatza, eta interes komertzialak susmatzen baitituzte.
Bideoa 30 minutukoa da eta YouTuben, Vimeon eta beste hainbat sare sozialetan dago ikusgai, eta azken egunetan, hainbat pertsonaia ospetsuk babesa agertu diote, tartean Oprah Winfreyk, George Clooneyk eta Justin Bieberrek. Twiterren, gainera, 'trending topic' izan da mundu osoan.
Ordu erdian, bideoak Joseph Konyren eta buru den Jaunaren Erresistentzia Armadaren (LRA, ingelesezko laburdura) krimenak salatzen ditu, eta AEBetako Gobernuari esku-hartzeko eskatzen dio. Kony Adolf Hitlerrekin alderatzen du, eta LRAk 30.000 ume-soldatu dituela eta sarraskiak egiten dituela aipatzen du.
Konyren krimenak salatzeko kanpainia horren aitzakian, gainera, aipatu gobernuz kanpoko erakundeak eskumuturrekoak saltzen ditu eta dirua-emateko deia egiten du.
'Kony 2012'ren aurkako argudioak
Aipatu bezala, bideoak aurrekaririk gabeko arrakasta lortu du sarean, epe oso laburrean, baina adituek mesfidantza agertu dute. Izan ere, Invisible Childrenen argudioak "sinplistak" direla eta "manipulatuta" daudela uste dute, eta are larriago, interes komertzialak dituen susmoak dituzte.
GKE horri beste hainbat akusazio egin dizkiote, hala nola kanpainiarekin lortutako diruaren zati handi bat zinema ekoizpenetara eta bidaietara desbideratzea eta iraganeko polemika batzuk estaltzeko erabiltzea (elkarteko kide batzuk fusil batzuk eskuan agertu ziren argazki batean).
Adituen ustez, kanpainiak kontu inportante batzuk 'ahaztu' ditu: Ugandako gatazka armatua gutxitu egin dela, Kony ez dagoela jada herrialdean (Sudanera edo Afrika Erdiko Errepublikara ihes egin zuela uste da) eta bideoak aipatzen dituen 30.000 ume-soldaduak LRAk bere historia osoan bahitutakoak direla, hots, ez dela gaur egun 'jardunean' dauden ume-soldaduen kopurua.
"Foreign Policy" aldizkarian egindako adierazpenetan, Angelo Izama kazetari ugandarrak esan du Konyk ihes eginda jarraitzen duela, baina haren krimenak "iraganeko kontua" direla.
Bere ustez, GKEren mezua arrazista da, "Afrikara ume babesgabeak salbatzera doazen pertsona zurien kutsua" baitu.
Michael Wilkerson kazetariaren esanetan, "Ugandako iparraldea ez da gerra eremua dagoeneko", eta, horren ildotik, herrialdearen egungo arazoak konpontzen saiatzeko dei egin du. Besteak beste, honakoak aipatu ditu: "ustelkeria basatia dago, zerbitzu sozialak minimotan daude eta Gobernuak [Museveni presidenteak 25 urte daramatza agintean] egiten dituen giza eskubide urraketak ohikoak dira eta aski frogatuta daude".
"Ume-soldaduak birgizarteratzeko egin dezakegun onena haien egoera humanizatzea da, eta ez esatea hiltzeko programatuta dagoen automata baten biktima burmuingabeak direla", adierazi du Mark Drumbl-ek, Washington and Lee Unibertsitateko (Virgina, AEBak) Zuzenbide irakasle eta ume-soldaduei buruzko liburu baten egileak.
Kony atzemateko operazioa
Urrian, Barack Obama AEBetako presidenteak 100 soldadu bidali zituen Ugandara, Kony atxilotzeko. Hori dela eta, hainbat adituk ohartarazi dute Invisible Children GKEren kanpainak arriskuan jar dezakeela operazioa.
"Esan dezakedan guztia hauxe da, [kanpaina] ezin zela etorri une txarragoan, estrategikoki eta operatiboki", esan du operazio militarrean parte hartu duen aholkulari zibil batek, Peter Pham-ek.
Babesak bideoari
Nolanahi ere, "Kony 2012" bideoa babestu duten pertsonek uste dute inportanteena hedabideek maiz lortzen ez duten gauza bat dela, gazteak kontzientziatzea. Azken finean, arazoa txikitu edo handitu bada ere, Kony gerra-kriminal epaitugabea dela erreala da.
George Clooney aktoreak horrela deskribatu du auzia bere Twitter soslaian: "gerra-kriminal akusatu bat ni bezain ospetsua izatea gustatuko litzaideke".
'Kony 2012' bideo arrakastatsuak hautsak harrotu ditu Interneten. Astebete eskasean 100 milioi bisita inguru lortu ditu hainbat sare sozialen bitartez, mashable.com webgunearen kalkuluen arabera, baina polemika handia piztu du.Bideoa Invisible Children GKE estatubatuarrak sortu du, Joseph Kony Ugandako gerra-kriminala atxilotzea eskatzeko eta haren krimenak salatzeko, baina herrialde horretako gatazkan aditu direnek mesfidantza agertu dute, informazioa ez baita zehatza, eta interes komertzialak susmatzen baitituzte.Bideoa 30 minutukoa da eta YouTuben, Vimeon eta beste hainbat sare sozialetan dago ikusgai, eta azken egunetan, hainbat pertsonaia ospetsuk babesa agertu diote, tartean Oprah Winfreyk, George Clooneyk eta Justin Bieberrek. Twiterren, gainera, 'trending topic' izan da mundu osoan.Ordu erdian, bideoak Joseph Konyren eta buru den Jaunaren Erresistentzia Armadaren (LRA, ingelesezko laburdura) krimenak salatzen ditu, eta AEBetako Gobernuari esku-hartzeko eskatzen dio. Kony Adolf Hitlerrekin alderatzen du, eta LRAk 30.000 ume-soldatu dituela eta sarraskiak egiten dituela aipatzen du.Konyren krimenak salatzeko kanpainia horren aitzakian, gainera, aipatu gobernuz kanpoko erakundeak eskumuturrekoak saltzen ditu eta dirua-emateko deia egiten du.'Kony 2012'ren aurkako argudioakAipatu bezala, bideoak aurrekaririk gabeko arrakasta lortu du sarean, epe oso laburrean, baina adituek mesfidantza agertu dute. Izan ere, Invisible Childrenen argudioak "sinplistak" direla eta "manipulatuta" daudela uste dute, eta are larriago, interes komertzialak dituen susmoak dituzte.GKE horri beste hainbat akusazio egin dizkiote, hala nola kanpainiarekin lortutako diruaren zati handi bat zinema ekoizpenetara eta bidaietara desbideratzea eta iraganeko polemika batzuk estaltzeko erabiltzea (elkarteko kide batzuk fusil batzuk eskuan agertu ziren argazki batean).Adituen ustez, kanpainiak kontu inportante batzuk 'ahaztu' ditu: Ugandako gatazka armatua gutxitu egin dela, Kony ez dagoela jada herrialdean (Sudanera edo Afrika Erdiko Errepublikara ihes egin zuela uste da) eta bideoak aipatzen dituen 30.000 ume-soldaduak LRAk bere historia osoan bahitutakoak direla, hots, ez dela gaur egun 'jardunean' dauden ume-soldaduen kopurua."Foreign Policy" aldizkarian egindako adierazpenetan, Angelo Izama kazetari ugandarrak esan du Konyk ihes eginda jarraitzen duela, baina haren krimenak "iraganeko kontua" direla.Bere ustez, GKEren mezua arrazista da, "Afrikara ume babesgabeak salbatzera doazen pertsona zurien kutsua" baitu.Michael Wilkerson kazetariaren esanetan, "Ugandako iparraldea ez da gerra eremua dagoeneko", eta, horren ildotik, herrialdearen egungo arazoak konpontzen saiatzeko dei egin du. Besteak beste, honakoak aipatu ditu: "ustelkeria basatia dago, zerbitzu sozialak minimotan daude eta Gobernuak [Museveni presidenteak 25 urte daramatza agintean] egiten dituen giza eskubide urraketak ohikoak dira eta aski frogatuta daude"."Ume-soldaduak birgizarteratzeko egin dezakegun onena haien egoera humanizatzea da, eta ez esatea hiltzeko programatuta dagoen automata baten biktima burmuingabeak direla", adierazi du Mark Drumbl-ek, Washington and Lee Unibertsitateko (Virgina, AEBak) Zuzenbide irakasle eta ume-soldaduei buruzko liburu baten egileak.Kony atzemateko operazioaUrrian, Barack Obama AEBetako presidenteak 100 soldadu bidali zituen Ugandara, Kony atxilotzeko. Hori dela eta, hainbat adituk ohartarazi dute Invisible Children GKEren kanpainak arriskuan jar dezakeela operazioa."Esan dezakedan guztia hauxe da, [kanpaina] ezin zela etorri une txarragoan, estrategikoki eta operatiboki", esan du operazio militarrean parte hartu duen aholkulari zibil batek, Peter Pham-ek.Babesak bideoariNolanahi ere, "Kony 2012" bideoa babestu duten pertsonek uste dute inportanteena hedabideek maiz lortzen ez duten gauza bat dela, gazteak kontzientziatzea. Azken finean, arazoa txikitu edo handitu bada ere, Kony gerra-kriminal epaitugabea dela erreala da.George Clooney aktoreak horrela deskribatu du auzia bere Twitter soslaian: "gerra-kriminal akusatu bat ni bezain ospetsua izatea gustatuko litzaideke".