Teknologia -

Kontsumobide, kontsumitzaileen babesa bermatzeko erakundea

Idoia Mendiak dioenez, Kontsumobideren papera are garrantzitsuagoa izango da krisi garaian.

Nola eragiten du krisiak gure kontsumo-ohituretan?

02:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Kontsumobide, Kontsumoaren Euskal Institutua, aurkeztu du gaur. Iazko irailetik dago martxan, eta erakunde autonomo eta independentea da, “benetan garrantzitsua” krisi ekonomikoa pairatzen dugun garai honetan.

Erakunde berri honek berezko izaera juridiko duen arren, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren mendekoa da. Egoitza nagusia Gasteizen du Kontsumobidek, baina hiru lurraldeetan ditu langileak.

2012. urterako 7 milioi euroko aurrekontua du eta egin duen lehenengo jarduera telefono materian izan da; erabiltzaileek posta elektroniko bitartez egiten dituzten erreklamazioen prozesua azkartzeko akordioa lortu du.

Kontsumobideren eskuduntzen artean bitartekotza eta arbitrajea daude, baita erreklamazioei erantzutea, merkatua kontrolatzea eta informazioa ematea ere.

Kontsumobideren aurkezpenean, Idoia Mendiak arlo horretan oraindik egiteko asko dagoela gogorarazi du. Hala ere, erakundeak krisi garaian paper garrantzitsua izango duela esan du, kontsumitzaileei gehiago erasotzen zaielako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea