Teknologia -
iREdes
Sare Sozialen II Kongresu Iberoamerikarra
Ehunka aditu bilduko dira Burgosen ostegun eta ostiral honetan. eitb.com Kongresuaren laguntzailea da eta Africa Baeta aurkezleak mahai-inguru batean parte hartuko du.
eitb.com
iRedesek, Sare Sozialen II Kongresu Iberoamerikarrak, sare sozialetan ehunka aditu bilduko ditu ostegun eta ostiral honetan, martxoaren 22an eta 23an, Burgosen.
Nazioarte mailan kongresua zabaltzen laguntzen duen komunikabideetako bat da eitb.com. Hala, haren webgunean zein sare sozialetan hitzorduaren gaineko informazioa emateaz gain, zuzenean jarraitzeko aukera emango du streaming bidez: ostegun honetan, 11:00etan hasiko da zuzeneko emanaldia eta ostiral eguerdian bukatu.
Horrez gain, Africa Baeta Teleberriko aurkezleak "De la tele al tuit" mahai-inguruan hartuko du parte. Twiterrek telebistako albistegietan duen presentziaz arituko da kazetari nafarra honakoekin batera: Ramon Trecet eskarmentu handiko kazetaria, Marta Fernandez Cuatro telebista kateko kazetaria eta Maria Macias rtve.es-eko Parte Hartzeko zuzendariordea, Carlos Salas lainformacion.com-eko zuzendaria moderatzaile lanetan dutela.
Martin Varsavski irekiera ekitaldian; Risto Mejide, itxieran
Egitarau ofizialari ekiteko, Martin Varsavskyk, enpresaburu, inbertitzaile eta Viatel, Ya.com, Jazztel eta Fon-eko sortzaileak, hitzaldia emango du.
Irekiera ekitaldiaren ostean, sare sozialen inguruko gai inguru aztertuko dituzte hainbat ikuspuntutik: komunikabideak, gazteak, heziketa, enpresak, proiektuak....
Iaz bezala, itxiera ekitaldia irekia izango da. Bertan egongo dira Risto Mejide ezaguna, Fernando Mallo poeta eta fisikoa eta Leo Harlem monologo egilea.