Teknologia -

Erabiltzaileentzako gomendioak

Birus eta zibererasoen kontra... garbiketa!

PCen, sakelako telefonoen eta tableten Segurtasun neurriak gainditzen dituzten ziber-gaizkileak gero eta gehiago dira. Gailuak eguneratuta eta garbi edukitzea komeni da, eta arduraz nabigatzea.

Artxiboak eguneratu eta garbitzea ezinbestekoa da ordenagailua babestuta edukitzeko. Efe.
Artxiboak eguneratu eta garbitzea ezinbestekoa da ordenagailua babestuta edukitzeko.
Artxiboak eguneratu eta garbitzea ezinbestekoa da ordenagailua babestuta edukitzeko. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PCa, sakelako telefonoa eta tabletak maiztasunez eguneratzea eta Interneten zuhurtziaz nabigatzea ezinbestekoa da ziber-gaizkileek gure datuetan sartzea galarazteko eta erabiltzailearen segurtasuna bermatzeko.

GData sofware enpresak segurtasun informatikoaren alorrean lan egiten du eta ordenagailuetan eta bestelako tresna elektronikoetan ditugun artxiboak babesteko zenbait gomendio eman ditu.

Gdataren arabera, PCen, sakelako telefonoen eta tableten Segurtasun neurriak gainditzen dituzten ziber-gaizkileak gero eta gehiago dira. Hori dela eta, gailuak eguneratuta eta garbi edukitzea komeni da, eta Interneten arduraz nabigatzea ahalik eta infekzio gehienak saihesteko.

Horrekin guztiarekin batera ere oso garrantzitsua da garbiketa digitala, birusak sartzea ekiditeko, batez ere. Garbiketa hori ez da PCen kasuan bakarrik egin behar, Internetera sartzeko erabiltzen diren bestelako gailuetan ere ezinbestekoa da, 'smartphone'ak eta 'tablet'ak, esaterako. Dagoeneko erabiltzen ez ditugun kontuak ezabatzea komeni da, gehienbat erosketak online egiteko lekuetakoak, kaudimen atarietakoak eta bankuko gure datuak dauzkaten bestelako tokietakoak.

Bidaiak egiteko, aisialdirako eta prestakuntza profesionalarekin lotutako kontuak eta dagoeneko erabiltzen ez ditugunak ere ezabatzea ideia ona da.

Kontuz sare sozialekin

Zibererasoak ekiditeko ezinbestekoa da sare sozialetako atariak ordenean jartzea, eta pribatutasun aukerak ondo aztertzea.

Erabiltzaile askok kontaktuen zerrenda luzeak dauzkate, denbora luzean edozein kontaktu onartzearen ondorioz. Horregatik komeni da ezagutzen ez ditugun "lagunak" edo nortzuk diren argi ez daukagunak ezabatzea. Horri esker, erabiltzaileak sarean partekatzen duen informazioa kontrolatzeko aukera gehiago izango dugu eta ezezagunengandik babestuago egongo gara.

Pasahitzei dagokienez, noizean behin aldatu egin behar dira. Kontuz ibili behar da eta kontu ezberdinetan pasahitz bera jartzea arriskutsua da. Pasahitzetan hizkiak, letra larriak, xeheak eta zenbakiak nahastea komeni da.

Garbiketa 2.0.

Ordenagailua etengabe eguneratzea ere garrantzistua da, sistema operatiboa eta nabigatzailea, batez ere. Programen kasuan, eguneraketarik eskaintzen ez duten fabrikatzaileenak ezabatzea komeni da.

'Cooki'ak, web historialak eta Internetekin lotutako bestelako artxiboak aldiro ezabatu behar dira. Egiteko erraza da, gaur egun nabigatzaileek horretarako aukera ematen baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea