Teknologia -
Internet
Google-ko langileak Facebook-ekoak baino zoriontsuagoak dira
Iaz Facebook lan egiteko teknologia konpainia onena izendatu zuten. Baina aurten, Googlek hartu du postua.
Erredakzioa
Googleko langileak Facebookekoak baino pozago egiten dute lan bilatzailearentzat. Hiru urtez jarraian Facebookek Googleri hartu izan dio aurre, baina ikerketa baten arabera rolak aldatu egin dira. 2012an Googlek 5 puntutik 3,9ko balorazioa jaso du, Facebookek aldiz, 3,7koa.
Enpresa bietan gehien baloratzen dena janaria da, gero irabaziak eta extrak. Googlek ditu puntuazio altuenak aspektu horietan.
Alde negatiboei erreparatuz gero, Facebooken lan-ordu luzeak dira langileen kezka nagusia, baita bizitza eta lanaren arteko oreka, politizazioa, estresa eta azkenik, soldata. Googleren kasuan ordea, soldata da langileak gehien arduratzen dituena, ondoren politizazioa, bizitza eta lanaren arteko oreka, lan-orduak eta azkenik, estresa.