Teknologia -

Auzitegietan

Facebookek Zuckerbergen 200 email argitaratu ditu kasu bat argitzeko

Webguneak diseinatzen dituen Harvardeko ikaskide ohi batek Facebooken jabetzaren erdia eskatu dio. Auzia 2010ean abiatu zen.

Mark Zuckerberg Facebook sare sozialaten sortzailea. Argazkia: Facebook
Mark Zuckerberg Facebook sare sozialaten sortzailea. Argazkia: Facebook
Mark Zuckerberg Facebook sare sozialaten sortzailea. Argazkia: Facebook

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebookek Mark Zuckerbegek, sare sozialaren gaur egungo presidenteak, Harvarden ikasi zuen garaiko 200 email inguru argitaratu ditu. Mezu elektroniko horiek Harvardeko klasekidea izan zen webguneen diseinatzaile batekin bidalitakoak dira. 2010ean, klasekide ohi horrek Zuckerberg salatu zuen eta Facebooken jabetzaren erdia eskatu zion.

Sare sozialeko abokatuek Paul Cegliak aurkeztutako kasua bertan behera gelditzeko eskaera egin dute New Yorkeko auzitegi batean eta, horretarako, Zuckerbergek eta Facebookek Mark Zuckerbegek, sare sozialaren gaur egungo presidenteak, Harvarden ikasi zuen garaiko 200 bat email argitaratu ditu. Mezu elektroniko horiek Harvardeko ikaskide izan zuen webgune diseinatzaile bati bidalitakoak dira. 2010ean, ikaskide ohi horrek salaketa jarri zuen Zuckerbergen kontra, eta Facebooken jabetzaren erdia eskatu zion.

Sare sozial horren jabearen abokatuek Paul Ceglia ikaskideak aurkeztutako salaketa bertan behera uzteko eskatu dute New Yorkeko auzitegi batean eta, eskari hori babesteko Zuckerbergek eta diseinatzaileak 2004an bidali zituzten 200 email inguru aurkeztu dituzte, enpresa kaliforniarrak eta The Wall Street Journalek adierazi dutenez.

Facebookek adierazi duenaren arabera, Cegliak sare sozialaren jabetzaren erdia eskatzeko aurkeztu zuen ustezko kontratua faltsifikazio bat da eta mezu elektroniko horietako batzuk ere faltsifikatu izana leporatu dio diseinatzaileari.

Mezu horietan, bien arteko harremanean tentsio handia zegoela ikusi omen daiteke. Zuckerberg Cegliarekin haserre agertzen da; izan ere, "StreetFax" izeneko proiektuaren truke adostutako 19.500 dolarretatik 9.000 bakarrik jaso dituela dio Zuckerbergek.

Mezu horietako batean, 2004ko urtarrilaren 25eko batean, Facebook kaleratu baino aste eta erdi lehenago, sare sozialaren gaur egungo presidenteak lan horrekin jarraituko ez duela jakinarazten dio Cegliari, "beste gauza asko" egin nahi dituelako.

Cegliaren abokatuen ustez, diseinatzaileak emailak Word dokumentuetan gordetzeko ohitura zuen eta horrela aurkeztu zituen epaitegian. Facebook enpresako abokatuen arabera, mezu elektroniko horiek jatorrizko bertsioan ez izateak argi erakusten du salaketa faltsua dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea