Teknologia -
Formakuntza
Comma, community management ikastaroaren 3. edizioa
Eitb.com-ek, Aercok eta M4Fk antolaturiko ikastaroan izena emateko azken aukerak dituzue eskuragarri. 600 ordu baino gehiagoko programak enpresetan praktikak egitea ahalbidetzen du.
A.S.
Datorren apirilaren 13an hasiko da Bilbon Comma, community management online-eko ikastaroa. Apirilean hasi eta abendura arte luzatuko da ikastaroa eta hamabostean behin egingo da; ostiraletan, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan, goizeko 09:00etatik 14:00etara. Izena emateko epea apirilaren 10ean amaituko da eta leku mugatuak daude.
Ikastaroa AERCOk (Komunitate online-etako Arduradunen Espainiako Elkarteak), eitb.com-ek (EITB taldeko webguneak), eta m4f-k (Media For Futurek) antolatzen dute eta aurreko ediziotan izandako arrera onak bermatuta dago eta Guggenheim Museoko, Ipar Kutxako, Bilboko Alhondigako edo EITBko profesional ugari pasa dira bertatik.
Ikastaroa 127 eskola presentzialez dago osatuta eta sektore profesionaleko hainbat adituk eskaintzen dituzte klaseak, besteak beste, Juan Ignacio Martinez Aerco-ko Formakuntzako Zuzendaria eta Nuez Seguro Konpainiatako Aholkulariak (Grupo Bankinter), Cristina Sancho, BuyVip-eko Social Media Managerrak (Grupo Amazon) edo Manuel Alonso Coto, IE Bussiness Schooleko Marketing arduradunak.
Ikastaroak ikuspegi profesionala du eta geroz eta espezializazio handiagoa eskatzen duen sektore honetako profesionalei zuzendua dago. Eskola presentzialez gain, ikasleak formakuntzako 250 ordu egin behar izaten ditu taldekako nahiz bakarkako lanen bidez, guztiak ere, une oro, irakasleek gainbegiratuta egoten dena.
Amaitzeko, Commak enpresan egin beharreko 250 ordu praktiko ditu, eta hala, hilabeteotan ikasitakoa praktikan jarriko du ikasleak. Iragan edizioetako ikasleek Lagun Aron, Bizkaiko Dipuztazioan; BEAZn, Bilboko Udaletxean (Liburutegiko edo Kulturako lanetan), Eitbn, Egasmasterren, Bilboko Guggenheim Museoan edo Iparkutxan egin izan dituzte euren praktikak. Era berean, ikasleak, azken proiektu gisa, bere social media plan propioa egin beharko du.
Comma ikastaroko ikasle ohiek "kalitate handiko ikastarotzak hartzen dute, profesionalei zuzendua dagoena eta profesionalentzat egina, ikasteko grina duten pertsonei zuzendu".
Informazio gehiago edo izena eman nahi izatera: www.ncomma.com.