Teknologia -

Apirilaren 27an salgai

Amazonen Kindle Touch liburu elektronikoa Espainiara iritsi da

Konpainiak gailuen erreserba egiteko epea ireki du, baina ez du apirilaren 27ra arte kaleratuko. Erabiltzaileek Wi-Fi bertsioa (129 euro) edo 3G konexioduna (189 euro) aukeratu ahalko dute.

Amazonen Kindle Touch gailua. Argazkia: Amazon
Amazonen Kindle Touch gailua. Argazkia: Amazon
Amazonen Kindle Touch gailua. Argazkia: Amazon

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amazonek adierazi duenez, Kindle Touch liburu elektronikoa Espainian salgai jarriko du. Konpainiak gailuen erreserba egiteko epea ireki du, baina ez du apirilaren 27ra arte kaleratuko. Erabiltzaileek Wi-Fi bertsioa (129 euro) edo 3G konexioduna (189 euro) aukeratu ahalko dute. Oraingoz, Amazonek ez du Kindle Fire tableta Espainian merkaturatzeko asmorik duen azaldu.

Amazoneko arduradunek azaldu dutenez, Kindle Touch erabiltzaileen eskakizunen arabera sortu dute; izan ere, ukipenezko pantaila zuen liburu elektronikoa bezero askok eskatutako zerbait izan omen da. Aurreko gailuekin alderatuz gero, desberdintasun nagusia pantailaren kontrola da.

Gainera, ukipenezko aukera horiez gain, Kindle Touchek bateria hobea du eta orain arte hilabeteko iraupena bazuen ere, orain bi hilabetekoa izatea lortu dute.

Horrez gain, liburuak gordetzeko gaitasuna ere handitu diote Kindle Touchi. Orain arteko gailuek 1.000 liburu gordetzeko aukera eskaintzen bazuten ere, honek 3.000 gordetzeko aukera emango baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea