Teknologia -

Zurrumurruak

Apple 3D kamera bat prestatzen ari omen da

Appleren 3D kamerak sakontasun, argiztapen eta kolore sentsoreak eta aurpegia aztertzeko sistema bat izango ditu, aurpegi-ezaugarriak bereizteko, erabiltzailea identifikatze aldera.

Apple 3D kamera bat prestatzen omen dago. Argazkia: EFE
Apple 3D kamera bat prestatzen omen dago. Argazkia: EFE
Apple 3D kamera bat prestatzen omen dago. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apple konpainia iOS gailuetan erabiltzeko 3D kamera bat prestatzen ari omen da. Appleren kamera berriak argazkiak eta bideoak egiteko balioko omen du. Oraingoz, ez dute gailu berriari buruz informaziorik eman, baina, zurrumurruen arabera, etorkizuneko iPhone eta iPad gailuetarako kamera izan liteke.

Mashable.com atariak argitaratu duenez, 3D kamerak sakontasun, argiztapen eta kolore sentsoreak eta aurpegia aztertzeko sistema bat izango ditu, aurpegi-ezaugarriak bereizteko, erabiltzailea identifikatze aldera.

"Apple ez da 3D kamerak lantzen ari den lehen konpainia, ezta bakarra ere, baina aurretik ikusi ditugunekin zerikusirik ez du izango", Tecnomagazine.net webguneko adituen aburuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea