Teknologia -

PAL-V du izena

Iritsi da auto hegalaria

Herbeheretako konpainia batek errepidetik zein airetik ibil daitekeen ibilgailu txiki bat aurkeztu du.

PAL-V auto hegalaria. Argazkia: PAL-V
PAL-V auto hegalaria. Argazkia: PAL-V
PAL-V auto hegalaria. Argazkia: PAL-V

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilgailua sortu zuenetik gizakiak izan duen ametsetako bat betetzeko zorian dago: auto hegalaria.

Herbeheretako konpainia batek PAL-V (Personal Air and Land Vehicle) ibilgailua aurkeztu du, hegaldi-probak bukatu eta gero, eta orain inbestitzaile bila dago, merkaturatzea helburu.

Enpresak berak azaldu duenez, autoa hiru gurpilekoa da eta lurretik zein airetik ibili daiteke.

Zientzia-fikziozko filmetan auto hegalariek lurretik zentimetro batzuetara flotatzen dute, baina irudi horretatik urrun, PAL-Vk helikoptero txiki baten antza dauka.

Ibilgailua auto bat edo hegazkin bat izango balitz bezala gida daiteke, eta gasolina erabiltzen du. Dena dela, biodiesela edo bioetanola erabiliko duten bertsioak ere merkaturatzeko asmoa dute.

Aireratzeko, autoak 165 metro behar ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea