Teknologia -
Hiru dimentsiotan
Getaria, Googleren Model Your Town lehiaketako finalista
Google Earthen hiriaren irudikapenik onena egiten duen proiektua sarituko dute. Zielona eta Torun (Polonia), Lowel eta Evansville (EE. UU.), eta Leominister (Reino unido) hiriak ere finalean dira.
Erredakzioa
Googlek datorren maiatzean aukeratuko du Model Your Town lehiaketako irabazlea. Ekimenak Google Earthen hiru dimentsiotako teknologiarekin hiriaren irudikapen onena egiten duen lana sarituko du. Getariaren proiektua finalistetako bat da.
Virtualsim enpresa izan da Getariaren alde zaharra eta portua hiru dimentsiotan marrazteko arduraduna.
2011n egin zuten proiektua. "Zaila da lana garatzeko behar izan dugun denbora kalkulatzea, baina mila ordu baino gehiago izan direla esan dezakegu", adierazi dute Getariako ekimenaren arduradunek. Guztira, 3Dko 150 modelo baino gehiago aurkeztu dituzte. Orain, lehiaketaren garailea izanez gero, Getariak herriko eskola publiko batera bideratu beharko dituen 25.000 dolar jaso ditzake.
Getariako Udalak botoa emateko esteka berezia jarri du Udalaren webgunean.
Hautagai gehiago
Zielona eta Torun (Polonia), Lowel eta Evansville (EE. UU.), eta Leominister (Reino unido) hiriak ere finalean dira.
Finalisten lanak Google ikusi daitezke. Horrela, erabiltzaileek gustukoena bozkatu ahalko dute.