Teknologia -

Liburu elektronikoak

Apple auzitara AEBetan, liburu elektronikoen prezioak hitzartzeagatik

Enpresa teknologiko erraldoiarekin batera, AEBek bost argitaletxe eraman dituzte auzitara, monopolioaren aurkako legea ustez hausteagatik.

iPad berria, Apple. Foto: EFE.
iPad berria, Apple. Foto: EFE.
iPad berria, Apple. Foto: EFE.

Erredakzio

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Justizia Departamentuak Apple eta herrialdeko argitaletxe handienetako bost auzitara eraman ditu, liburu elektronikoen salneurriak hitzartu dituztelakoan.

Kereilaren arabera, Simon & Schuster, Hachette, Penguin, MacMillan eta HarperCollins argitaletxeek liburu elektronikoen prezioa adosteko akordioa hartu zuten Apple enpresarekin, iPad-en lehen belaunaldia merkaturatu baino lehen, 2010eko apirilean.

"Akusatuen azpijoko eta akordio etengabeei esker, liburu elektronikoen kontsumitzaileek ordaindu behar zutena baino askoz milioi dolar gehiago ordain dituzte", kereilaren arabera.

Antza denez, Amazon Interneteko dendaren beherapen politikari aurre egiteko egin zuten hitzarmena. 2007an Amazonek Kindle atera zuenetik, lan argitaratu berriak eta arrakasta handiak 9,99 dolarrean merkaturatzen zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea