Teknologia -
Iruzurra, Interneten
Justin Bieber biluzik erakusten duen irudia, Pinteresteko maula berria
Irudia erabiltzaileak engainatzeko eta datu pribatuak lapurtzeko erabiltzen duten esteka bat da.
Erredakzioa
Interneteko gaizkileak ustez Justin Bieber arroparik gabe agertzen den irudi bat erabiltzen ari dira Pinterest sare sozialeko erabiltzaileei maula egiteko. Dirudienez, argazkia erabiltzaileak engainatzeko eta datu pribatuak lapurtzeko esteka bezala erabiltzen dute.
Pinterest Sarean arrakasta handia duen ataria da eta gero eta erabiltzaile gehiago ditu. Hori dela eta, Interneteko gaizkileek maula egiteko webgune aproposa topatu dute.
Bertan atzeman duten azken maula horretan Justin Bieberren ospea erabili dute gaizkileek. Abeslaria itsasoan biluzik bainatzen erakusten omen duen argazkia seguruenik faltsua izan arren, iruzurrak erabiltzaileek esteka horretan klik egitea du helburu.
Bitdefender atarikoek azaldu duenez, esteka horrek Facebookeko profil batera eramaten du erabiltzailea, eta makina bat ez dela eta erabiltzaile fisiko bat dela egiaztatzeko, galdeketa bat erantzutera behartzen du biktima. Prozesu horretan, erabiltzaileen datu pribatuak ostu egiten dituzte.