Teknologia -
Deskontuak
XOPSO, Interneten eskaintza bereziak topatzeko ataria
Xopso webguneak gai esklusibo baten ale kopuru mugatua eskaintzen du egunero, prezio merkean. Lehen eskaintzan Appleren iPad berria kaleratu zuen, 199 euroan, eta 10 minutuan agortu ziren ale guztiak.
Erredakzioa
Interneteko webgune berri batek gai esklusibo baten ale kopuru mugatua eskaintzen du egunero, denbora errealean eta prezio merkean. Xopso joan den astean jarri zuten martxan eta arrakasta handia izan du.
Lehen eskaintza berezian, Xopsok Appleren iPad berria kaleratu zuen, 199 euroan, eta 10 minutuan agortu ziren ale guztiak.
"Xopso Espainiako merkataritza elektronikoan aitzindaria izateko iritsi da", arduradunen esanetan. Azken hamar urteetan asko hazi da liveshopping sektorea Sarean, Interneten hazkunde handiena izan duen esparruetakoa izan da.
Denda berriak mundu osoan zehar ditu hornitzaileak eta 1.000 produktu baino gehiago jarriko ditu erabiltzaileen eskura.
"Produktuen kalitatea gure lehentasunetako bat da", azaldu du atariaren arduradunetako batek. Konpainiak hilean % 50eko hazkundea izan nahi du eta lehen urtean milioi bat erabiltzaile lortzeko helburua du.