Teknologia -

Turismoa

Insider Pamplona, Iruñean zer egin jakiteko aplikazioa

Nafarroako hiriburuari buruzko ekimen turistikoa "Iruña bisitatzeko anfitrioi onena" bezala aurkeztu dute eta sakelako telefonorako aplikazio baten bitartez aisialdirako eskaintzen berri ematen du.

Insider Pamplona ekimenaren bideoko irudia. Argazkia: Insider Pamplona
Insider Pamplona ekimenaren bideoko irudia. Argazkia: Insider Pamplona
Insider Pamplona: Aisialdirako eta turismoa egiteko gida multimedia

01:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Insider Pamplona

"Iruñeko turismoa esklusiboa eta kalitatezkoa da", azaldu du Naiara Pascualek, Insider Pamplona ekimenaren arduradunetako batek. Marka turistiko berriak bi motako bezeroak ditu. Alde batetik, kanpotarrei Iruñean egin ditzaketen ibilaldien eta ikus ditzaketen leku esanguratsuenen berri emateko hiriko hotelekin akordio batera iritsi dira proiektuaren arduradunak. Bestalde, Insider Pamplonak Iruñean bertan bizi diren herritarrei hiriak aisiarako dituen aukeren berri eman nahi die.

Interneteko atariak Iruñeko turismoaren eta aisialdiaren erreferente izan nahi du. Insider Pamplona sakelako telefonoetarako aplikazioaren bitartez (Apple eta Android gailuetan izango da erabilgarri) erabiltzaileak modan dauden lekuetako informazioa jasoko dute.

Aplikazioaren GPSari esker, Iruña era interaktiboan bisitatzeko aukera izango du erabiltzaileak, eta sakelako telefonoan ibilaldi desberdinak proposatuko dizkiote.

"Ohikoak ez diren ekitaldiak sustatu nahi ditugu. Saltoki txikiei egiten dutenaren berri emateko plataforma bat izateko helburua dugu", azaldu du Pascualek.

Facebooken eta Twitterren dituen profilen bitartez, eskura dituzten ekimenen berri emango du Insider Pamplonak.

Insider Pamplonaren aurkezpen bideoak 14.000 bisita baino gehiago izan ditu Youtuben.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea