Teknologia -
Elon Muskek, Teslaren sortzaileak, Twitterren % 9,2 erosi du
Forbes aldizkariaren arabera, Musk 2021eko Amerikako bigarren gizonik aberatsena da, Jeff Bezosen atzetik.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Elon Muskek, Teslaren sortzaile eta kontseilari delegatuak, Twitter enpresa teknologikoaren %9,2ko parte-hartzea erosi du. Musk enpresako akziodun nagusia bihurtu da, eta, horrela, %26ko igoera eragin du Twitterren akzioetan.
Forbes-en arabera, enpresaburua Amerikako bigarren gizon aberatsena da. Hain zuzen ere, 73,5 milioi akzio eskuratu ditu Twitterren. Joan den ostiralean akzioak itxi ziren prezioan, Musken parte-hartzea 2.624 milioi eurokoa da.
Duela astebete eta erdi, Muskek Twitterren galdetu zien bere jarraitzaileei ea uste zuten sare sozial horri "zorrotz" atxikitzen zaiola adierazpen-askatasuna demokraziarako funtsezkoa dela dioen printzipioari. Inkestaren emaitza ezezkoa izanik, enpresaburuak galdetu zuen ea beharrezkoa zen printzipio hori betetzen zuen gizarte-sare berri bat sortzea.