Teknologia -

Smartphone berria

Iritsi da Samsung Galaxy S III

'Smartphone' berria konpainiaren ikurra izateko jaio da, eta iPhone 4S eta HTC One X izango ditu aurkari nagusiak.

Samsung Galaxy S IIIren irudi bat. EFE
Samsung Galaxy S IIIren irudi bat. EFE
Samsung Galaxy S IIIren irudi bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Samsung Galaxy S III errealitatea da jada. Samsungek 'smartphone' berria aurkeztu du Londresen, konpainiako ikur berria izatea eta merkatuan iPhone 4Sri eta HTC One X-i aurre egitea helburu.

Ezaugarri nagusiak hauek dira: lau nukleoko prozesadorea, 4,8 hazbeteko pantaila, 8 megapixeleko argazki-kamera eta telefonoa ahotsaren bitartez erabiltzeko sistema bat.

Galaxy S3ren prozesadorea Exynos bat izango da, lau nukleokoa eta 1,4 GHz-koa. Merkatuko ahaltsuena ei da, eta energiaren kontsumoa % 20 txikiagoa izango dela promestu dute.

Pantaila ere uste zena izango da, hots, 4,8 hazbeteko Super Amoled HD bat. Bereizmena 1280x720koa izango da, hots, merkatuko handienetakoa. Pantaila Galaxy S2rena baino % 22 handiagoa da.

Diseinuari dagokionez, antz handiagoa dauka Galaxy Nexusekin Galaxy S2rekin baino. Neurriak 136,6x70,6x8,6 milimetrokoak dira, eta pisua 133 gramokoa.

Sistema eragileari dagokionean, Samsung Galaxy S IIIk Android Ice Cream Sandwich, Googleren sistema eragilearen azken bertsioa, du. Kasu horretan, ohikoa den legez, Samsungek TouchWiz sistema egokitzearen aldeko apustua egin du. Nabarmenena, keinu funtzio berriak sartuko dituela 'smartphone'arekin eta bere oinarrizko funtzioekin elkar eragiteko.

Softwarearen atalean, Samsung Galaxy S IIIren berritasunen artean aipatzekoa da S-Voice sistema, iPhone 4Sk ahotsa ezagutzeko duen Siri sistemaren antzekoa, alegia. Samsungek nola erabiltzen den erakutsi du eta gailu hori ekintza desberdinak eta egindako galderei erantzuteko erabiltzaileen ahotsak ezagutzeko gai da. Sistema hori zortzi hizkuntzatan dago eskuragarri.

Horrez gain, telefonoak 8 megapixeleko kamera bat du, iPhone 4Sren eta azken belaunaldiko gainerako telefonoen parekoa, eta 1,9 megapixeleko aurreko kamera bat. Halaber, 2.100 mAhko bateria izango du. NFC ere badu, edukiak partekatzeko Wi-Fi konexioarekin batera erabili daitekeena.

Samsung Galaxy S III maiatzaren 29tik izango da eskuragarri Europako herrialdeetan.

Urte honetako lehen hiruhilekoan Samsung Nokiari gailendu zaio sakelako telefonoen munduko lehen fabrikatzaile gisa eta bide horri eutsi nahi dio. Konpainia hegokorearrak 93,5 milioi sakelako telefono, 44,5 milioi 'smartphone', saldu ditu urteko lehen hiruhilekoan soilik. 'Smartphone'en merkatu atal horretan nabarmendu da, hain zuzen, Samsung azken urteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea