Teknologia -

Irudi erotikoak

Snapchat, iraungitze-data duten argazkiak bidaltzeko aplikazioa

Segundo batzuen buruan gailutik betiko desagertzen diren irudiak bidal daitezke Snapchat aplikazioaz. Mezuaren hartzaileak gehienez hamar segundo eta gutxienez segundo bat izango du argazkia ikusteko.

Scarlett Johansson biluzik erakusten duen irudia.
Scarlett Johansson biluzik erakusten duen irudia.
Scarlett Johansson biluzik erakusten duen irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Snapchat aplikazioa ez zuten jendea biluzik erakusten duten argazkiak bidaltzeko sortu, baina erabiltzaile askok erabilera hori eman diote. Segundo batzuen buruan gailutik betiko desagertzen diren irudiak bidal daitezke Snapchat aplikazioaz. Mezuaren hartzaileak gehienez hamar segundo eta gutxienez segundo bat izango du argazkia ikusteko.

Azkenaldian, sexting-a (sakelako telefonoekin eduki erotikoak edo pornografikoak bidaltzea) gero eta gehiago praktikatzen da. Hainbat pertsona ospetsuk ere arazoak izan dituzte sakelako telefonoarekin argazki erotikoak bidaltzeagatik. Scarlett Johanssoni, adibidez, sakelako telefonotik argazki batzuk ostu zizkioten eta Sarean berehala hedatu zituzten. Pew Research Center enpresak egindako inkesta baten arabera, AEBetako erabiltzaile helduen % 6k sexting-a praktikatzen duela onartu dute eta %15ek noizbait horrelako irudi bat jaso dutela esan du.

Aplikazioaren sortzaileek, hala ere, mezuaren hartzaileak irudia gordetzeko edo beste gailu batekin argazkia ateratzeko denborarik ez izatea ezin dutela bermatu azaldu dute.

Snapchat ez da ezaugarri horiek dituen lehen aplikazioa. The New York Times egunkariak argitaratu duenez, Tiger Woods golf-jokalariak sakelako telefonoko mezuekin izan zituen arazoen ostean, Tigertext izeneko konpainia batek mezuak irakurri ostean borratu egiten zituen aplikazioa sortu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea