Teknologia -
Internet
EBEuskadi maiatzaren 12an, Bilbon
EITBren Bilboko egoitzan, web sozialen inguruko adituak eta arituak bilduko dira web sozialari buruz hitz egiteko. EBEuskadi blogean duzu ekimenari buruzko informazio guztia.
EBECiudades ekimenak iaz hasi zuen bidaia hiriburuetan barrena, EBEMadrid-ekin. Sevillan duela sei urte martxan jarritako EBE jardunaldiak ezagutzera ematea du xede. Aurten, Bilbon da hitzordua: maiatzaren 12an egingo da EBEuskadi ekitaldia.
EBE formatu txikiagoan, baina oinarrizko filosofiari eutsita, hiriburu ezberdinetan aurkeztea da helburua. Interneten egunero sortzen denaz sakontzea eta informazioa partekatzea da jardunaldi hauen egitekoa. Berrikuntzek eta aurrerapen teknologikoek gure egunerokoan duten eraginaz hitz egitearen garrantzia nabarmendu nahi da.
Web Soziala, produktua ala zerbitzua?
EITBren laguntzarekin antolatu da EBEuskadi ekimena. Hain zuzen, EITBk Bilbon duen egoitzan (Multibox aretoan) izango da ekitaldia, goizeko 10:00etatik 20:00etara, ‘Web Soziala, produktua ala zerbitzua?’ izenburupean. Zazpi adituren hitzaldiek osatuko dute eguneko egitaraua. Web sozialen gaurko eta etorkizuneko joerez arituko dira. Entzuleen parte-hartzea bilatuko dute hizlariek eta horretara egokitutako azalpenak eskainiko dituzte.
David Sifry, ekitaldiaren izar nagusia
David Sifry (@dsifry), Technorati blog bilatzailearen sortzailea, Bilboko EITBren egoitzan egongo da larunbatean. Zalantza barik, David Sifry ekitaldiaren izar nagusia izango da. Orain dela gutxi, Offbeat Guides sortu du Sifryk, 30.000 helmuga turistikoen inguruko informazioa eskaintzen duen sistema.
Egitaraua eta izen-ematea