Teknologia -
Probak egiten ari dira
Facebook, edukiei ikusgaitasun handiagoa ematearren kobratzen hastear?
Zerbitzu berri horrekin, argitaratzen dituzten edukien ikusgaitasuna sare sozialeko lagunen artean handiagoa izateko aukera eskainiko lieke Facebookek erabiltzaileei.
Erredakzioa
Facebook erabiltzaileei argitaratutako edukiei ikusgaitasun handiagoa emateko sistema bat probatzen hasi da. Kopuru txiki bat ordainduz gero, erabiltzaileek sare sozialean jartzen duten informazioa lagunen artean ikusgaiagoa izateko aukera izango lukete.
Zeelanda Berriko erabiltzaileekin hasi dira probak egiten.
Edukiek ikusgaitasun handiagoa izan dezaten, erabiltzaileak bi dolar eta 25 zentabo arteko kopurua ordaindu beharko luke.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea