Teknologia -

Robotika

Tecnaliak pertsonekin lan egiten duen lehen robota ekarri du Europara

Euskal enpresak giza itxurako robota aurkeztuko du astelehenean. Hiro izeneko robota da eta lehenengo aldiz aterako da Japoniatik.

Hiro robota. Argazkia: getrobo.com
Hiro robota. Argazkia: getrobo.com
Hiro robota. Argazkia: getrobo.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tecnaliak Europako industrian pertsonen ondoan lan egingo duen giza itxurako lehen robota aurkeztuko du datorren astelehenean, maiatzaren 21ean.

Enpresak azaldu duenez, Hiro izena du robotak, eta lehenengoz aterako da Japoniatik.

Japonia aitzindari da robotika industrialean, eta urteetan garatu du teknologia hori. "Ondare nazional babestu"tzat zeukan robota, eta orain arte ez zuen inorekin partekatzen bere mugetatik kanpora.

Robot horren bitartez, Tecnaliak Europako fabrikazio-sektoreak nazioarteko merkatuetan duen lehiakortasuna hobetu nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea