Teknologia -
Do Not Track ekimena
Twitterrek ez du erabiltzaileen ohituretan arakatuko
Google eta Facebook konpainiak ez bezala, Twitter sareak erabiltzaileen eskaerak beteko ditu, Twiterrek ostegun honetan adierazitakoaren arabera.
Erredakzioa
Twitter sareak erabiltzaileen eskaerak beteko ditu, eta ez ditu hauen ohiturak arakatuko, konpainiak ostegun honetan adierazi duenez. Google eta Facebook konpainiak, aldiz, erabiltzaileen datuen menpe daude neurri haundi batean.
Twitterrek Do Not Track aukera ofizialki babestuko dutela esan du. Pribazitate ekimen estandar hau AEBetako Merkataritza Komisio Federalak, online pribatutasunaren defendatzaileek eta Mozilla Fundazioak (Firefox web nabigatzailearen sortzailea) sustatu dute.
Neurri honen iragarpenak, duela gutxi Twiterrek egindako kanpainarekin bat egiten du, estilo pertsonalizatuago eskaintzen duen kanpaina. Twiterrek iradokizunak gomendatzen ditu erabiltzailearen nabigazio historialaren arabera, baina ez ditu datuak erabiltzen beste helburuetarako, ostegun honetan adierazi dutenez.
Facebook sare sozialaren inbertitzaileen zati batek –Boltsan sartuko dira ostiral honetan- iragarleei iragarkien plataforma bat eskaini ahal dietela uste dute , erabiltzaileek erakusten duten interesen arabera.