Teknologia -

Tecnalia

Gizakiekin batera lan egingo duen giza itxurako robota aurkeztu dute

Robot honi esker langileen segurtasuna hobetuko dute eta, nazioarteko merkatuei begira, lantegien lehiakortasuna handituko dute.

Hiro robota langileekin batera arituko da. Argazkia: Tecnalia.
Gizakiekin elkarlanean lan egiteko gai den robota aurkeztu du Tecnaliak

01:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tecnaliak gizakiekin batera lan egingo duen giza itxurako lehen robota eskainiko dio Europako industriari. Ohar batean azaldu dutenez, robot honi esker langileen segurtasuna hobetuko dute eta, nazioarteko merkatuei begira, lantegien lehiakortasuna handituko dute.

Hiro robota lehendabizikoz atera da Japonetik, Tecnaliaren eskutik, "Japoniak azken urteetan izan duen sekreturik garrantzitsuena". "Hainbat urtez garatu du Japoniak teknologia hori, eta ondare nazional babestutzat gorde du", adierazi dute.

Tecnaliaren arabera, datozen sei urteetan, amaierako produktuen muntaia lanak egiten dituen industria sarearen % 60ak mota honetako robotak izango ditu, langileen segurtasuna bermatzeko eta, nazioarteko merkatuei begira, lehiakortasuna hobetzeko.

Hiroren "berrikuntza" robot "soziala" izatea izango da, Tecnaliak adierazi duenez: "Jendearekin lan egiteko prestatuta dago, erabateko segurtasun-giroan".

Horrez gain, robotek gizakien osasunarentzat arriskutsuak izan daitezkeen lanak egingo dituzte, "langileen segurtasuna ahalik eta hobekien bermatzearren".

Datorren astelehenean, Makina Erremintaren 27. Bienalean izango da Hiro robota. Han elkartuko dira Estatuko fabrikatzaile eta banatzaile nagusiak. Stand bat (F60-61) izango du TECNALIAk 1. pabiloian, eta, Hiroz gain, han aurkeztuko ditu fabrikazio-sistemen alorrean enpresei eskaintzen dizkien negozio-aukera nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea