Teknologia -

Internet

Mayfeelings, otoitz egiteko sare sozial berria

Atariaren sortzaileek azaldu dutenez, munduan jende askok behar du besteok haien alde otoitz egitea. Horregatik eta "inor bakarrik senti ez dadin" sortu dute sare soziala.

Mayfellings sare sozialaren irudia.
Mayfellings sare sozialaren irudia.
Mayfellings sare sozialaren irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Mundua aldatzeko otoitz egiten duen sare soziala" iritsi da. Santiago Requejo, Joaquin de los Rios eta Bosco Ybarra errezatzeko lehen sare sozialaren sortzaileak dira. Mayfeelings-en mundu osoko erabiltzaileek eskakizunak egiteko eta gainontzeko erabiltzaileek horien alde errezatzeko aukera eskaintzen du.

Atariaren sortzaileek azaldu dutenez, munduan jende askok behar du besteok haien alde otoitz egitea. Horregatik eta "inor bakarrik senti ez dadin" sortu dute sare soziala. Joan den maiatzaren 1ean estreinatu zuten sare soziala, baina azken lau urteetan, Mayfeelings-en sortzaileek errosarioaren otoitz egitea sustatzeko eta gazteek ere errezatzen dutela erakusteko urtero bideo bat egin dute.

“Eta plataforma bat sortzen badugu eta jendearen fedea behar dutenek bertan eskakizunak egitea eta nahi dutenek horiek betetzeko otoitz egitea lortzen badugu?” galdetu zioten bere buruari.

15 egunetan, 15.000 erabiltzaile baino gehiago bildu ditu sare sozial berriak, batez ere espainiarrak, baina baita Hego Amerikako hainbat herrialdetakoak ere, argentinarrak batik bat. Sare sozialaren sortzaileek aurreztutako diruarekin jarri zuten martxan proiektua eta, orain, hazten jarraitu ahal izateko, finantziazioa behar dute. Horregatik, edozein motatako laguntza jasotzeko prest daude.

Sare sozialak lau elementu nagusi ditu. "Pray box" izenekoan, erabiltzaileak eskakizuna idatzi dezake (gehienez, 259 karaktere). "Nire bostak" (Mis cinco) atalean, erabiltzaile bakoitzari 24 orduro beste bost erabiltzaileren eskakizunak erakutsiko zaizkio erabiltzaileari. Horrela, "eskakizunak inork ez ahaztea" eragin nahi dute.

"Pray" botoia ere ezinbestekoa da; izan ere, norbaiten eskakizunaren alde otoitz egiteko konpromisoa eragiten du eta "repray" botoiak eskakizun hori gainontzeko erabiltzaileen artean hedatzeko aukera ematen du.

Arrakastatsuenak

"Now praying" atalak une horretan gehien aipatzen ari diren gaien berri ematen du. Horrela, erabiltzaileek eskakizun beraren alde errezatu dezakete. Twitterreko "trendin topic"aren antzekoa da, baina "mayfeelings-ek bakarrik izan dezakeen indarrarekin, otoitzarenarekin".

Sare sozialak YouTube, Facebook eta Twitter atarien zerbitzurik onenak uztartu dituzte eta, horrela, hasierako orrian Mayfeelings-en ibilbidean gehien errezatu diren gaiak ikusi daitezke. Denbora gutxi barru, egunekoak jakiteko aukera ere egongo da.

"Mayfeelings-en helburua lurrak zeruaren antza gehiago izatea da. Errezatzea normala dela erakutsi nahi du, errezatzea baino giza ekintza handiagorik ez dagoela ", azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea