Teknologia -

Mezuak bidaltzeko zerbitzua

'Check' bikoitzak zer esan nahi duen azaldu du WhatsAppek

Mezua bidali denean, testuaren ondoan "check" bakarra agertzen da eta, bi agertzen badira, hartzaileak mezua jaso duela esan nahi du.

'Check' bikoitzak zer esan nahi duen azaldu du WhatsAppek. Argazkia: EITB
'Check' bikoitzak zer esan nahi duen azaldu du WhatsAppek. Argazkia: EITB
'Check' bikoitzak zer esan nahi duen azaldu du WhatsAppek. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsAppek "check" bikoitzaren polemikarekin amaitu nahi izan du eta esanahia azaldu du. Gainera, konpainiak Twitterreko 10 karaktereko mezu batean eman du adierazpena eta horrek film labur bat ere eragin du.

WhatsApp mezuak bidaltzeko zerbitzuak ezinbesteko erreminta bat bilakatu da erabiltzaile askorentzat. Smartphonetan erabili daitekeen zerbitzu bat da eta, sakelako telefonoaren Interneteko sarbidearen bitartez, mezuak, irudiak eta audio artxiboak bidaltzeko aukera eskaintzen du. WhatsAppek lortu duen arrakastak zerbitzuaren elementu guztiak aztertzea eragin du eta, horien artean, "check" bikoitzaren esanahia.

Mezua bidali bada, "check" bakarra agertzen da eta bikoitza agertzen bada, hartzaileak mezua jaso duela esan nahi du. Orain arte, erabiltzaileen arteko eztabaidan "check" bikoitzaren esanahiari buruzko bi iritzi zeuden: mezua egoki bidali dela esan nahi duela uste zutenak eta hartzaileak mezua irakurri duela esan nahi duela pentsatzen zutenak.

Konpainiak zalantzarik utzi ez duen azalpena eman du: "Check bikoitzak ez du mezua irakurri duela esan nahi, hartzaileak sakelako telefonoan jaso duela baizik".

 

WhatsAppek "check" bikoitzaren polemikarekin amaitu nahi izan du eta esanahia azaldu du. Gainera, konpainiak Twitterreko 10 karaktereko mezu batean eman du adierazpena eta horrek film labur bat ere eragin du. WhatsApp mezuak bidaltzeko zerbitzuak ezinbesteko erreminta bat bilakatu da erabiltzaile askorentzat. Smartphonetan erabili daitekeen zerbitzu bat da eta, sakelako telefonoaren Interneteko sarbidearen bitartez, mezuak, irudiak eta audio artxiboak bidaltzeko aukera eskaintzen du. WhatsAppek lortu duen arrakastak zerbitzuaren elementu guztiak aztertzea eragin du eta, horien artean, "check" bikoitzaren esanahia. Mezua bidali bada, "check" bakarra agertzen da eta bikoitza agertzen bada, hartzaileak mezua jaso duela esan nahi du. Orain arte, erabiltzaileen arteko eztabaidan "check" bikoitzaren esanahiari buruzko bi iritzi zeuden: mezua egoki bidali dela esan nahi duela uste zutenak eta hartzaileak mezua irakurri duela esan nahi duela pentsatzen zutenak. Konpainiak zalantzarik utzi ez duen azalpena eman du: "Check bikoitzak ez du mezua irakurri duela esan nahi, hartzaileak sakelako telefonoan jaso duela baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Xeko azken albisteak WhatsApp berriak