Teknologia -
Sare sozial erabiliena
75 legebiltzarkideetako 42k Facebook erabiltzen dute
Twitter, ordea, 17k bakarrik erabiltzen dute, eta 19k soilik idazten dute blogean.
Erredakzioa
Facebook da Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideek gehien erabiltzen duten sare soziala, 75 legebiltzarkideetako 42k kontua baitute irekita. Twitter, ordea, 17k bakarrik erabiltzen dute eta 19k soilik idazten dute blogean.
Horixe da Legebiltzarreko Talde Sozialistak egindako ikerketa baten ondorioa. Sozialistek begi onez jo dute ordezkari publikoek sare sozialetan parte hartzea, herritarrekiko gertutasuna eta gardentasuna indartzen duelako.
Facebooken kontua duten legebiltzarretatik, 16 EAJkoak dira, 15 PSE-EEkoak, 6 PPkoak, 3 Aralarrekoak, 1 EBkoa eta beste bat UPyDkoa. Juanjo Agirrezabala EAren legebiltzarkideak ez du konturik sare sozial horretan.
Twitterri dagokionez, sei legebiltzarkide sozialistek, bost jeltzalek, lau popularrek, eta EBko eta UPyDko banak dute kontua. EAkoek eta Aralarrekoek ez dute erabiltzailerik.
Gainera, EAJk 7 blog ditu, PSE-EEk bezalaxe; PPk, berriz, hiru ditu, eta EBk eta UPyDk, bana.