Teknologia -

Analista baten arabera

Facebook 2020an desagertuko da

Enpresak aztertzen dituen analista baten arabera, Facebook desagertu egingo da, "Yahoo bezala".

Mark Zuckerberg Facebookeko sortzailea.
Mark Zuckerberg Facebookeko sortzailea.
Mark Zuckerberg Facebookeko sortzailea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook datozen urteetan desagertu egingo dela iragarri du analista batek, zehazki, 2020. urterako ez dela existituko aurreikusi du. Facebooken etorkizuna egun Yahook duen egoeraren antzekoa izango dela esan du. Horregatik, bizirauteko era bakarra mugikorren sektorearen aldeko apustua egitea dela gomendatu du.

Iragarpena Eric Jacksonek egin du, enpresak aztertzen dituen eta horietan inbertitzeko balioa antzematen duen Ironfire Capital fundazioko sortzaileak. CNBC kateak argitaratu duenaren arabera, Yahooren bilakaera antzekoa izango omen du Facebookek. "Yahoo oraindik errentagarria da, 13.000 langile ditu, baina 2000. urtean zuen balioaren % 10 du soilik orain".

Facebooken ahulgunea mugikorren sektorean omen dago, eta, hori dela eta, bizirauteko, konpainiak apustu berria egin beharko luke, Jacksonen iritziz.

Sare soziala Google eta Yahoo erraldoiak buru diren "bigarren belaunaldian" dagoela aipatu du, baina hirugarren bat badagoela esan du, generazio berria: mugikorren erabiltzaileetan arreta jartzen duena. Facebookek hori hartu beharko luke kontuan bere ustez, eta burtsan arrakasta ez izatearen arrazoia dela gaineratu du.

Izan ere, burtsan balioa galtzen ari da Facebook, eta hasierako 38 dolarretik 27ra jaitsi da dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea