Teknologia -

Zerbitzu berria

Twitterrek 'hashtag'-en orrialdeak estreinatu ditu

Ekimen berri horrekin, enpresei eta ekitaldi antolatzaileei kanpainekin zerikusia duten gaiak pertsonalizatzeko plataforma berria eskainiko die Twitterrek.

Hashtag-en lehen orrialdea #Nascar-ena izan da.
Hashtag-en lehen orrialdea #Nascar-ena izan da.
Hashtag-en lehen orrialdea #Nascar-ena izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitterrek hashtag-en lehen orrialdea aurkeztu du. Sare sozialaren ekimen berriak momentuko gaiei buruzko orrialdeak sortzeko eta pertsonalizatzeko aukera ematen du. Horrela, enpresei eta ekitaldi antolatzaileei euren kanpainekin erlazionatutako gaiak pertsonalizatzeko plataforma bat eskainiko die. Hashtag-en lehen orrialdea #Nascar-ena izan da.

Hashtag-ak zerbitzuaren gaiak taldeka sailkatzen dituzten etiketak dira, eta gaiak eta aktualitatea antolatzeko modua da. Hashtag-ak Twitterren oinarrietako bat dira eta enpresek eta ekitaldi antolatzaileek produktuen berri emateko gehien erabiltzen dituzten erremintak dira.

Hashtagen erabilgarritasuna ikusi ostean, Twitterrek etiketa horien orrialdeak sortzea erabaki du. Sistema berriak ekitaldi antolatzaileei produktuen aurkezpena hobetzeko eta edukiak sustatzeko balioko die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea