Teknologia -
Teknologia berriak
'Ipad'ek 25 urteetan saldutako Mac kopurua berdindu dute
Gailu mugikorren ugaritzeak orain arte telebistaren industrian bizitako ezustekorik handiena eragin dutela diote adituek.
Erredakzioa
Azken bi urtetan,Ipad-en salmentek Applek 25 urteetan saldutako Mac ordenagailu kopurua berdindu dute, “eta horrek teknologiek bizi duten ‘boom’a nolakoa den ikusteko aukera ematen digu”.
Horrela adierazi da Mencia de Andres DG nazioarteko distribuzio plataformako Salmenta zuzendaria Eferen aurrean, udan bizi den mugikorren kontsumoaren eztanda azaltzeko emandako elkarrizketan.
Gailu mugikorren ugaritzeak orain arte telebistaren industrian bizitako ezustekorik handiena eragin dutela gaineratu du de Andresek, eta horrek kontsumitzaileen ohituretan aldaketak eragiten ari dela.
Aldi berean
Kontsumitzailea pantaila bakarreko (telebista) ikuslea izateari utzi dio, eta orain batekin baino gehiagorekin ibiltzen da aldi berean. Gainera, orain erabiltzailea da informazio nondik lortu nahi duen erabakitzen duena.