Teknologia -

EHUko ikasle batek

Kontsumitzailearen adina asmatzen duen dispositibo bat asmatu dute

Horrela, tabakoa eta gisa horretako produktuak 18 urtetik gorakoek bakarrik erosi ahalko dituzte, esaterako.

Makinentzat adina asmatzen duen dispositiboa. Argazkia: EITB
Adina asmatzen duen dispositiboa | EHUko ikasle batek asmatu du
Makinentzat adina asmatzen duen dispositiboa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Ruiz Gómez Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateko ikaslea da, eta eroslearen adina asmatzen duen dispositibo bat asmatu du, adindunei  zuzendutako produktuen salmenta errazteko. Makinetan saltzen diren produktuetarako da. Honela, 18 urtetik beherakoek ezingo dute tabakorik erosi, ez eta kirol apusturik egin, esaterako.

“Nire helburua kontsumitzaileak vending-etan saltzen diren produktuak edozein unetan eta lekutan erosi ahal izatea da” , 22 urteko gizonak adierazi duenez.

Dispositibo mota horrek makinan NAN elektronikoa sartu eta kode pertsonala idatzi ondoren, jaiotze data “irakurriko” luke, eta eroslearen adina kalkulatu.

18 urte baino gehiago edukiz gero, produktua erosi ahal izango da.

Think Big saria irabazi du

Proiektuak Think Big 2012 saria irabazi du. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Hezkuntza Ministerioak hirugarrenez antolatu dituzte enpresa sari horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea