Teknologia -
Mugikorretarako jokoa
'Apalabrados' joko ospetsua, euskaraz dagoeneko
Angry Words jokoaren azken bertsioak euskaraz erabiltzeko aukera ematen du. On-line joko honek arrakasta itzela lortu du azken hilabeteetan.
Erredakzioa
"Apalabrados" jokoa modan dago smartphone-en erabiltzaileen artean. Dozena bat hizkuntzatan jolas daiteke, eta, dagoeneko, euskaraz ere bai.
Taula batean hitzak sortuz ahalik eta puntu gehien lortzea da jokoaren helburua, eta azken hilabeteetan gehien jaitsi den jokoen artean dago.
Egunero 800.000 erabiltzaile inguru ditu, eta, orain, euskal erabiltzaileek, euskaraz jolasteko aukera izango dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea