Teknologia -
Motorola Mobility Holdings
Googlek 4.000 lagun kaleratuko ditu Motorolatik
Murrizketek langileen % 20ri eragingo die eta mundu osoan zehar 94 lantoki ixtea aurreikusi du enpresak.
Erredakzioa
Googlek 4.000 lanpostu kendu nahi ditu Motorola Mobility Honldingsetik, eta neurriak langileen % 20ri eragingo lieke. Murrizketen bi heren Ameriketako Estatu Batuetatik kanpo dauden enpresetan egingo omen dira.
"Erabaki honekin aukera berriak sustatu nahi ditugu eta mugikorren unitateari errentagarritasuna bueltatu nahi diogu", adierazi du Motorolako ordezkari batek "AllThingsD" webgunean, 'The Wall Street Journal' taldeko egunkari batean.
Halaber, enpresak mundu osoan dauden 94 lantoki ixtea aurreikusi du, presentzia batik bat Sunnyvalen, Txikagon (AEB) eta Pekinen mantentzeko helburuarekin.
Googlek joan den maiatzean erosi zuen Motorola Mobility12.500 milioi dolarren truke, 2011. urtean Larry Page konpainiako sortzaileetako bat bilatzailearen buru jarri ostean.