Teknologia -

Gidaririk gabeko hegazkina

Pentagonoaren hegazkin hipersonikoa itsas hondora jausi da

Aireko Indarrek teknologia hipersonikoa garatu eta erabili nahi dute, modu horretan misilak eta hegazkinak minutu gutxitan munduko edozein lekutara eraman daitezkeelako.

Hegazkin supersonikoa. Argazkia: Efe
Hegazkin supersonikoa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gidaririk gabeko X-51A WaveRider hegazkin esperimentalak huts egin du AEBetako Defentsa Ministerioak asteartean egindako proban, Pentagonoko iturri batek Eferi azaldu dionez. Pazifikoaren gainetik orduko 5.793 kilometro hegan egin dezakeen prototipoari hegal bat askatu zitzaion proba bitartean.

B-52 hegazkin bonbaketari baten hegalean itsatsita eraman ostean, X-51A WaveRiderra arrakastarekin askatu zuten, baina 16 segundo geroago gurutzaldia kontrolatzeko hegalak huts egin zuen.

“Genituen datu guztiek motorra pizteko baldintza egokiak genituela erakusten ziguten, eta esperantza handia genuen probaren helburuak lortzeko”, gaineratu du.

X-51A WaveRiderrak abiadura hipersonikoan hegan egin beharko zuen 300 segundotan, horren ostean Pazifikoko uretan murgiltzeko. Berreskuratu ondoren, hegazkinak erregistratutako datuak aztertuko zituzten teknologia hori garatzeko asmoarekin.

Teknologia hipersonikoa

Boeing enpresak eraikitako lehenengo WaveRiderra 2010eko maiatzean probatu zuten, eta 143 segundoz orduko 3.500 kilometroko abiaduran jartzea lortu zuten, baina akats tekniko batek proba espero baino lehenago bukatzera behartu zuen. Bigarrena, berriz, 2011ko ekainean egin zuten, eta kasu hartan ere ezin izan zuten saioa bukatu, nahiz eta kasu horretan datu zehatzak lortzeko aukera izan zuten.

Aireko Indarrek teknologia hipersonikoa garatu eta erabili nahi dute, modu horretan misilak eta hegazkinak minutu gutxitan munduko edozein lekutara eraman daitezkeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea