Teknologia -

Internet

Dotcomek barkamena eskatu du, bortxaketei buruz txantxak egiteagatik

Megauploadeko sortzaileak polemika handia piztu du Twitterren.

Kim Dotcom Megauploadeko sortzailea. EFE
Kim Dotcom Megauploadeko sortzailea. EFE
Kim Dotcom Megauploadeko sortzailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kim Dotcom Megauploadeko sortzaileak barkamena eskatu du Twitterren, sare sozial horretan sexu abusuei buruzko txantxak publikatzeagatik.

Lehen iruzkinean, Dotcomek Julian Assange Wikileakseko fundatzaileari egozten dizkioten sexu abusu akusazioak hartu zituen hizpide, baina ezabatu egin zuen, kritika ugari jaso eta gero.

Ondoren, baina, sexu abusuei buruzko txantxak publikatzen jarraitu zuen. Iruzkin batean, adibidez, esteka bat erantsi zuen, "Funtzionatu egiten duten sexu abusuei buruzko 15 txantxa" izeneko webgune batera, eta horrek ere polemika handia piztu zuen.

Azkenean, informatikari eta enpresaburu alemaniarrak barkamena eskatu eta bortxaketak "krimen mota txarrenetakoak" direla nabarmendu du.

Urtarrilean, Dotcom atxilotu egin zuten Zeelanda Berrian, beste hiru pertsonarekin batera, pirateria informatikoa egotzita. Operazio horretan, gainera, Megaupload itxi egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea