Teknologia -

Teknologia berriak

Blogariak.net: euskarazko blogak automatikoki sortzeko plataforma

Lan Irekiaren baitan, herritarren ekimenak garatzeko plataformaren baitan, alegia, beste ekimen bat jaso da: blogariak.net plataforma.

Blogariak.net, euskarazko blogak sortzeko plataforma. Argazkia: blogariak.net
Blogariak.net, euskarazko blogak sortzeko plataforma. Argazkia: blogariak.net

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskararen presentzia sarean areagotzeko asmoz sortu zen blogariak.net plataforma. Euskarazko blogak automatikoki sortzeko plataforma honekin erabiltzaileek euren edukiak elkarbanatu ditzateke bai blogean, baita Facebook edo Twitter sare sozialetan ere. Lan Irekia platafomaren baitan (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak erabiltzen dituzten proiektuak biltzen dituen plataforma) jasota dago plataforma hori, eta bertako kidea den Susi Rodríguez Fernándezek (@elurnet) kontatu dizkigu plataforma honen xehetasun guztiak.

Noiz sortu zen blogariak.net, nola eta zertarako?

Blogariak.net 2005an jaio zen, ia ia gure enpresarekin batera. Orduan proiektua Blogari.net deitu zen eta Interneten detektatu genuen hutsune bat betetzeko jaio zen. Garai horretan blogen eztanda bizitzen ari ginen eta blogak automatikoki eta doan sortzeko plataforma batzuk bazeuden ere, horietako batek ere ez zeukan interfazea euskaraz. Jendeak bere pentsamenduak adierazteko bide bat eskaini nahi genuen euskarazko testuinguru batean eta horrekin batera euskarazko edukien presentzia areagotzea bultzatu nahi genuen.

Bere momentuan euskarazko blogak automatikoki sortzeko lehenengo plataforma izan zen.

Zer bilakaera izan du zazpi urteotan?

Proiektua etengabeko berrikuntza plan batean sartuta dago eta interneteko tendentzia berriekin batera egokitzen joan gara. Hori dela eta, Blogari.net-en blog isolatuak sortzeko aukera ematetik, Blogariak.net sare sozial blogalera pasatu gara. Pixkanaka, plataformaren erabiltzaileak geure artean elkar eragiteko tresnak integratzen joan gara, komunitateak sortzeko asmoarekin, horrela erabiltzaileek euren edukiak elkarbanatu ditzakete eta elkarrizketak sortu, ez bakarrik norberaren blogean, baita besteenetan ere, blogen artean edukiak gehiago aberastuz. Gainera Facebook edo Twitter bezalako kanpoko sare sozialen arteko elkar eragitea integratu dugu.

Orain ez da derrigorrezkoa blog bat sortzea plataformaren erabiltzaile izateko, blog anitzeko blogak sortu daitezkeelako eta erabiltzaile bat sortu daitekeelako blog jakin batean idazteko.

Eta etorkizunari begira, zer?

Etorkizuna epe laburrean behintzat gailu mugikorretan ikusten dugu, gero eta atzipen handiagoa baitugu tablet eta smartphonetatik. Beraz plataforma gailu horretara egokitzea eta edizioa erraztuko duten tresnak eskaintzea da gaur egun gure helburua. Epe luzera, erabiltzaileek markatuko dute plataformaren bilakaera.

Etorkizuneko bide horretan, zer espero duzue Lan Irekia ekimenarengandik?

Lan Irekia ekimenak proiektua bizirik mantentzea espero dugu, ikuspen handiagoa ematen baitigu gure erabiltzaile-gai guztiei heltzeko, eta finantziazio bide berriak topatzea gustatuko litzaiguke finantziazio publikotik dependentzia txikiagoa edukitzeko eta plataforma gehiago finkatu ahal izateko.

Blogak eraginkorrak dira oraindik informazioa sortu eta partekatzeko?

Bai, duda barik. Egia da sare sozialen agerpenarekin batera blogak indarra galdu zutela, blog bat mantentzeak lan gehiago suposatzen zuelako zure ideiak pilula txikietan komunikatzea baino, baina nire uztez bi kontzeptu guztiz ezberdinak dira, blog batek norberaren ideiak eta informazioa era landuago eta ordenatuago batean adierazteko aukera ematen baitu. Nire uztez orain, blogen eztanda gainditu eta gero, kalitate handiko blogak aurkitu ditzazkegu euren eraginkortasuna bermatzen duten jarraitzaile fidelekin.

Interneten euskaraz idaztea eta irakurtzea, offline munduarekin konparaturik, berdin, gutxiago edo gehiago egiten da?

Puff, galdera zaila erantzuteko, ez daukat datu nahikorik esateko gehiago edo gutxiago idazten edo irakurtzen den baina bai esan ahal dizut Interneteko euskal komunitate handia dagoela eta gainera oso aktiboa dela.

Zer edo zer gehiago gehitzerik nahi?

Bakarrik aprobetxatu nahi dut eskerrak emateko Lan Irekiari, gure proiektuan konfidantza izateagatik, Blogariak.net-eko erabiltzaile guztiei, geurengan jarri duten konfidantzagatik eta proiektua bizirik mantentzen laguntzeagatik, eta nola ez, plataforma probatu ez duten guztiak gonbidatu nahi ditugu probatzera eta euren iritzia, iradokizunak eta beharrak adieraztea proiektua hobetzen jarraitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea