Teknologia -

Android eta iPhone

Sakelako telefonorako aplikaziorik bitxienak

Garagardo bat, metxero bat edo pantaila apurtu zaizula irudikatzea dira, besteak beste, sakelako telefonoetarako aplikazioek eskaini ditzaketen aukerak.

Emakume bat, sakelako telefonoarekin. Argazkia. EITB
Emakume bat, sakelako telefonoarekin. Argazkia. EITB
Emakume bat, sakelako telefonoarekin. Argazkia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Android eta iPhone gailuetarako aplikazioen eskaintza zabala da eta denetarik topa dezakegu. Doakoak, ordainpekoak, jolasteko, ligatzeko... Erabiltzaileak nahi edo behar duena izango da aukeratzeko irizpide bakarra.

Hala ere, horietako batzuen erabilgarritasuna "bitxia" da.

App Store

1. Hold on!. Aplikazio honek botoi bat sakatzeko aukera ematen du eta botoi hori sakatzen irauten dugun denbora neurtzea da erabilgarritasun bakarrak. Hala ere, App Store Sareko dendan 4.000 "gustuko dut" jaso ditu. Aplikazioak 0,79 euro balio ditu.

2. iBeer. CNN, Time eta New York Times hedabideek urteko aplikaziorik onena izendatu dute. iBeer aplikazioak garagardo bat irudikatzen du eta edalontzia betetzea, mugitzea, aparra egitea eta iPhone batetik beste batera garagardoa pasatzeko aukera ematen du. Aplikazioak 0,99 euroko kostua du eta bertsio berriak korroka baten soinua, pertsonaia ospetsuen ahotsak eta garagardo mota aukeratzeko hauta ere eskaintzen du.

3. iFart. Haizeen soinua egiten duen aplikazioa. 30 soinu baino gehiago, puzkar horiek programatzeko eta zureak grabatzeko aukera eskaintzen du. 0,79 euro balio du.4

4. MyFirePlaces. Momentu erromantikoetarako aplikazioa da hau. MyFirePlacesekin sakelako telefonoaren pantailan tximinia desberdinak irudikatzeko aukera izango duzu. 0,79 euroko kostua du.

5. Zit Picker. Aplikazio horrekin erabiltzaileak neska baten arpegiko suldarrak leher egin ditzakezu. 0,79 euro balio ditu.

Google Play

1. Maitasun detektagailua (Detector de Amor). Aplikazio honekin gustuko dugun pertsonak guregatik dituen sentimenduen berri izango dugu. Erabiltzaileak pertsona horren izena idatzi behar du eta, ondoren, emakumezkoa ala gizonezkoa den zehaztu. Azkenik, pertsona horri sakelako telefonoaren pantailan hazbetea uztea eskatu beharko dio. Aplikazioak pertsona horrekin egoteko ditugun aukerak esango dizkigu. Doakoa da.

2. Badumtss. Pantailan agertzen den botoia sakatuz gero, bateria baten soinua egiten du. Norbaitek esaldi erabakiorra edo txiste on bat esaten badu amaitzeko soinu aproposa. Doakoa da.

3. Crack zure pantaila (Crack su pantalla). Aplikazio horrekin telefonoaren pantaila apurtu dela irudikatzeko aukera izango duzu. Doakoa da.

4. Coin Flip. Erabiltzaileak pantailan agertzen den txanpona sakatzen badu, txanpona bueltaka hasiko da eta aurpegia edo gurutzea aterako da. Doakoa da.

5. Bic Concert Lighter. Aplikazioak metxero bat irudikatzen du eta ezer pizteko balio ez duen arren, kontzertuetan pizten diren metxero bezala erabili daiteke. Doakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea