Teknologia -
Urriaren 26an salgai
Microsoftek bere lehen tableta aurkeztu du
Surface RT tabletak 9,3 milimetroko lodiera eta 676 gramoko pisua izango ditu. Gainera, 10,6 hazbeteko pantaila izango du, 16:9 formatukoa. Microsoftek bi bertsio kaleratuko ditu, 32 eta 64 GBkoa.
Erredakzioa
Urriaren 26an kaleratuko du Microsoftek Surface RT bere lehen tableta.
Microsoftek ez du tabletari buruzko informazio askorik eman, baina ezaugarri nagusienei buruz hitz egiten hasi dira Interneten. Steve Ballmer Microsofteko bozeramaileetako batek adierazi duen gauza bakarra gailuak "300 eta 800 dolar bitarteko prezioa" izango duela da. Orain, gainera, Microsoftek tabletari buruzko lehen iragarkia argitaratu du.
Surface RT tabletak 9,3 milimetroko lodiera eta 676 gramoko pisua izango ditu. Gainera, 10,6 hazbeteko pantaila izango du, 16:9 formatukoa. Microsoftek bi bertsio kaleratuko ditu, 32 eta 64 GBkoa.
Surfacen bi bertsio kaleratuko ditu Microsoftek: Windows8 sistema eta x86 Intel plataforma izango duen bat eta, ARM diseinua eta Windows RT sistema eragilea izango duen beste bat.
Konexio fisikoei dagokienez, Surface RT tabletak mikro SD, USB 2.0 eta Mikro HD portuak izango ditu. Horrez gain, Mini Jack audio portu bat eta bi HD kamera ere izango ditu.
Gailu eramangarrien ohiko haririk gabeko konexioak ditu: Bluetoth 4.0 eta WiFi.
Surface RT gailu berriak orduko 31.5 watteko bateria du, baina ez dute iraupena zehaztu.