Teknologia -

Aplikazioak

'Apalabrados', joko arrakastatsuena

Android eta iPhone sakelako telefonoentzako jokoa Google Play eta App Store Sareko dendetan gehien deskargatzen denetako bat da. Euskarazko bertsioan, 25.000 partida baino gehiago sortu dira.

Apalabrados aplikazioaren irudia. Argazkia: Eterm
Apalabrados aplikazioaren irudia. Argazkia: Etermax
Apalabrados aplikazioaren irudia. Argazkia: Eterm

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Apalabrados" jokoak hiru milioi erabiltzaile baino gehiago ditu. Scrable jokoaren antzekoa da, baina erabiltzaileak nahi beste joko has ditzake eta nahi duenean jokatu dezake.

Maximo Cavazzani (27 urte) argentinarra da jokoaren sortzailea eta aberatsa egin da Google Play eta App Store Sareko dendetan eskuratu daitekeen joko honekin. Urte amaitu baino lehen Windows Phone gailuentzako bertsioa kaleratuko dute. "Microsoft plataforma horrekin egiten ari den lana asko interesatzen zaigu eta, batez ere, Windows 8 sistema eragile berrian eta Xfoxean nola erabiltzen den gustuko dugu", azaldu du Cavazzanik Radio Euskadiko Konekta 2.0 saioan.

"'Apalabrados'en arrakastaren arrazoietako bat erabiltzaileak aplikazioa ez ezabatzea lortzen duela da. Hau da, deskargatzeaz gain, jokatzeari ez uztea lortzen du. Gainera, elkarrekintza soziala sustatzen du", esan du.

Gainera, "Apalabrados" adin guztietako erabiltzaileei zuzendua dago: "Pixkanaka ikasten da, baina maiz jolasten duenaren eta egiten ez duenaren artean desberdintasuna ikusten da. Ulertzeko erraza da, oso arau sinpleak ditu".

Euskaraz

Maite Goñi "Apalabrados" jokoaren euskarazko bertsioaren arduradunetako bat da. "Gau eta egun 'Apalabrados' gaztelaniaz erabiltzen nuen horietako bat nintzen. Ingelesez ere jokatzen nuen. Orduan, euskarazko bertsio bat izan behar genuela pentsatu nuen eta zer behar genuen jakiteko, jokoaren sortzailearekin harremanetan jarri nintzen", azaldu du Goñik.

EHUko Iñaki Alegria irakasleak 2007an Google konpainiari bidalitako hiztegi bat eman zion Goñiri. "Aditzak, deklinazioak... behar genituen. Oraingoz, Beta bertsio bat besterik ez da, baina osatzeko lanean ari gara", esan du Goñik. Interfazea gaztelaniaz dago, baina partida euskaraz jokatzeko aukera eskaintzen du.

Euskarazko bertsioan, 25.000 partida baino gehiago sortu dira eta txapelketa bat prestatzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea