Teknologia -
Sistema eragile berria
Honelakoa da Windows 8, Microsoften abentura arriskutsuena
Sistema eragile berria ukigarria da eta 'hodeiarekin' konektatuta dago.
Erredakzioa
Microsfotek Windows 8 sistema eragile berria aurkeztu du ostegun honetan, New Yorken. Konpainiak 17 urtean Windowsi egindako berrikuntzarik handiena da.
"Windows 8 informatikaren garapenaren mugarri nagusia da. Goitik behera aldatu dugu", adierazi du Steven Sinofsky sistema eragilearen zuzendariak.
Windows 8 berrian desagertu egin da 'Hasiera' botoia. Horren ordez, aplikazio eta informazio guztiak begi-bistan daude, idazmahaian, ikur koloredun handien bitartez.
Sistema betiko arratoiarekin erabili daiteke, baina orain atzamarrekin ukigarra ere bada, 'tablet' edo 'smartphone' baten antzera.
Halaber, Windows 8 'hodeiarekin' konektatuta dago, erabiltzaileak edukiak gorde eta edozein gailurekin erabili ahal izateko.
Microsoftek aplikazioen denda bat irekiko du sarean. Oraingoz, Appleren eta Googleren dendetan daudenen herena baino ez ditu izango, baina egunero ehunka aplikazio gaineratzea espero du Microsoftek.