Teknologia -
Sare Sozialak
Community Manager bat nahi duzu zure enpresan?
Community Manager batekin lan egiteko aukera eskaintzen die COMMAk enpresei, gisa honetako profesional batek enpresari zein ekarpen egiten dion ikusi eta enpresak darabilen estrategia zabaltzeko.
Erredakzioa
Duela bi urtetik Madrilen eta Bilbon egiten den COMMA ikastaroak, community management ikastaroak, hain zuzen ere, Community Manager bat enpresan izateko aukera eskaintzen du, profil honek enpresari zer nolako aukerak ematen dizkion ikusi eta, egun, Sare Sozialetan enpresak dituen estrategiak areagotzeko.
Media for future (M4F) euskal enpresak, eitb.com-ekin, VERTICE360ekin eta Aercorekin elkarlanean "Comma" ikastaroa egiteko beta eskaintzen du Madrilen eta Bilbon duela bi urtetik. Enpresa ezberdinetan praktikak egiteko aukera eskaintzen du ikastaroak eta bi urteotan ikasleek Guggenheim Museoan, Bilboko Alhondigan edo EITBn egin dituzte, besteak beste, euren praktikak.
Ikastaro amaieran egiten dira aurretik aipaturiko praktika horiek . Unea iristen denerako ikasleak ezagutza eta beharrezko gaitasuna izaten du enpresarentzako "social media plan" bat egiteko. Ordurako prestakuntzako 377 ordu eginda izaten ditu ikasleak, bai klase presentzialen bidez baita etxean eginiko lanen bidez ere.
Ez da enpresak zein sektoretan lan egiten duen kontuan hartuko, ezta zein dimentsio duen ere, guztiek dute izena emateko aukera.
-Enpresaren izena, sektorea eta helbidea-Enpresaren deskripzio txiki bat eta enpresak sare sozialetan duen presentzia ikusteko estekak-Ikaslea zein tokitan egongo den zehazteko proiektuaren deskripzioa -Zergatik uste duzu zure empresa aukeratuen artean egon behar duela? -Harremanetarako pertsona