Teknologia -

Erosketak

Interneteko saltokiek 'Cyber Monday' oparoa espero dute

Joan den ostiralean, estatubatuarrek Gabonak baino lehenagoko beherapenei hasiera ematen dien 'Ostiral Beltza' egin zuten. Gaur, Interneteko saltokien txanda da.

Bi emakume, AEBetako 'Black Friday' egunean. Argazkia: EFE
Bi emakume, AEBetako 'Black Friday' egunean. Argazkia: EFE
Bi emakume, AEBetako 'Black Friday' egunean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ostiral Beltza" Esker Emate egunaren ostean egiten dute, AEBetan, eta horren atzetik etorri dira "Larunbat Beltza" eta "Astelehen Beltza" edo "Cyber Astelehena". Gaur erosketa gehienak sarean egingo dituzte.

Aurten, inoiz baino lehenago hasi dira Gabonetako erosketak. 2012ko "Cyber Astelehen" honetan, 2.000 milioi dolarreko salmentak egingo dituztela aurreikusi dute saltokiek, erosketen denboraldiko % 3, gutxi gorabehera.

Aditu batzuen ustez, "Cyber Astelehena" indarra galtzen ari da; izan ere, denda bakoitzeko prezioak sakelako telefonoaren bitartez alderatzen ikasi dute eta, horrela, eskaintza onena topatzeko modu egokia topatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea