Teknologia -

Androiderako erabilgarri

Facebook Messengerrean mugikorreko zenbakiarekin erregistra zaitezke

Sare sozialaren aplikazioak erabitzaile berriei izenarekin eta mugikorreko zenbakiarekin soilik erregistratzen uzten die, Facebooken erregistratu beharrik gabe.

Facebook Messengerrean mugikorreko zenbakiarekin erregistra zaitezke. EFE
Facebook Messengerrean mugikorreko zenbakiarekin erregistra zaitezke
Facebook Messengerrean mugikorreko zenbakiarekin erregistra zaitezke. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebooken mezuen aplikazioak, Messengerrek, erabiltzaileak erregistratzeko eta lagunekin hitz egiteko era berri bat jarri du. Sare sozialakerabitzaile berriei izenarekin eta mugikorreko zenbakiarekin soilik erregistratzen uzten die, Facebooken erregistratu beharrik gabe.

Whatsapp erosteari buruzko zurrumurruen ostean, sare sozialak erabiltzaileentzako aktualizazio berri bat jarri du martxan: Facebook Messenger.

2010ean, Facebookek mugikorrentzako mezuak partekatzeko aplikazioa iragarri zuen, horrek webguneko mezuen aukera mugikorrentzako sistema zehatzarekin lortzen zuen. Facebook Messengerrek hizketaldiak eta sare sozialeko mezuak batzen ditu leku berean, txatak eta mezu elektronikoak sartuz.

Azken urteotan hainbat aktualizazio egin ostean, Facebooek mezu zerbitzuak "smartphone"n geroz eta antza handiagoa zuen. Gaur bertan sare sozialak mezu sistema berriago bat jarri du martxan.

Aplikazioa deskargatzen dute erabiltzaile guztiek dagoeneko ez dute Facebookeko kontuan saioa hasi beharrik izango, izena eta telefono zenbakia sartzearekin nahikoa izango da. Oraingoz, funtzio berri hau Android dispositiboetan bakarrik egongo da erabilgarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea