cerrar buscador

12:25

eguraldia

Zozketa

Jon Ander Lagak irabazi du 'Erronka'ko Londreserako bidaia

eitb.com

Erredakzioa

Ibaien erronkara argazkiak bidali zituen, eta 237 izenen artean berea atera da ostegun honetan eitb.com-ek egindako zozketan.

  • Erronka argazki lehiaketa

    Jon Ander Lagak ibaien Erronkara bidalitako argazkietako bat.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

2013a irribarre batekin hasiko zuen ziurrena Jon Ander Laga erabiltzaileak. Izan ere, berak irabazi du eitb.com-ek eta Eroski Bidaiak-ek Eguraldiko 'Erronka' argazki eta bideo lehiaketaren harira zozkatzen zuten bi lagunentzako Londreserako hegaldia.

Zozketa urtarrilaren 3an, ostegunez, egin du eitb.com-ek. Jon Anderrena zozketako zakuan ziren 237 izenen artean atera da. Hala, berak eta hark aukeratzen duen lagunak Erresuma Batuko hiriburua bisitatuko dute. Espero dugu han egindako argazkiren bat helaraztea! ;-)

237 izen zozketaren zakuan

Jon Anderrek zortea izan duela ezin ukatu, asko izan baitira azaroan eta abenduan 'Erronka'ra argazki edo bideoak bidali dituztenak. 2012ko azken bi hilabeteetan izandako 10 erronketako irabazleek (Vicente Guinea, Marivi Herranz, Lorentxo Portularrume, Iñigo Ormazabal, Natxo Santos, Imanol Aragon, Miren Iribarren) bina puntu izan dituzte; eta edukiren bat bidali dutenek, bana. Jon Anderrek 30. zenbakia zuen, eta hori izan da, hain zuzen ere, zenbaki sariduna. Ibaien erronkan hartu zuen parte saridunak.

ETBko 'Eguraldia' saioak eta eitb.com-ek antolatutako 'Erronka' lehiaketa arrakastatsua izan da oso. Bi hilabeteotan 1.000 argazkitik gora eta 33 bideo jaso ditugu eitb.com-eko erabiltzaileen webgunean, eta 3.300 boto. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta.... Zorionak Jon Ander!

Iruzkinak