08:36

eguraldia

Alerta gorria haizeagatik

228 kilometro orduko haize-ufadak izan dira Bizkaian

Erredakzioa

Orduña gainak izan du ordurarteko haize zakarrena. Krisi Mahaiaren ondoren, Herrizaingo Sailak etxetik ez irtetzea gomendatu die berriro biztanleei. Autobus zerbitzu guztiak bertan behera geratu dira.

29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Alerta gorrian dago Euskadi gaurko 15:00etatik goizaldeko 03:00ak arte. Aldirik arriskutsuena arratsaldeko 18:00etatik gaueko 00:00ak arte doa.

Orduñan 228 kilometro orduko abiadura zeramaten haize-ufadak erregistratu dituzte, EAE osoan izan diren bolada zakarrenak. Euskalmeteko radarrek 173 km/h-ko abiadura harrapatu dute ere Oiz mendian(Bizkaia). Ordizian (Gipuzkoa) 128 km/h-ko ufadak izan dituzte.Gasteizen eta Bilbon, 105 eta 92 km/h-ko abiadura, hurrenez hurren,hartu dute tarteka haize-boladek.

Babes Zibileko Krisi Mahaia izan ostean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera etxetik ez ateratzeko gomendioa luzatu du berriro Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Gainera, autobusesen zerbitzu guztiak, publikoa nahiz pribatua, arratsaldeko 19:00etatik aurrera bertan behera geratuko direla azaldu du. Merkatal-guneen itxiera ordua aurreratzea eskatu du ere Herrizaingo Saileko burua Rodolfo Aresek.

Ekaitza honen jarraipena egin du egunean zehar Euskal Meteorologia Agentzia Euskalmetek. Goizean Galiziatik igaro da eta ia 200 km/h-rainoko ufadak utzi ditu.

Zikloigenesiak hartu duen ibilbide honek Euskadik "eragin mailarik latzena jasango duela" iragarri du: hiriguneetan haizeak 120 kilometro orduko abiadura gainditzea espero da eta mendi inguruetan, aldiz, 140 kilometrokoa.

Gainera, Krisi Mahaian Aresekin batera egon diren arduradunen arabera, egoera okerraren aurrean gaude, aldez aurretik iragarrita ez zegoen haize aldaketa batek kostaldean eragin berezia ekarriko baitu.

Gaurkoa bezalako ziklogenesi leherkorrek, oso arin mugitzen diren depresioek, bilakaera desberdin bat izaten dute euren garapenaren eta sakontasunaren arabera. Horren ondorioz, baliteke aldaketaren bat izatea, orduak aurrera joan ahala, haizeak izan litzakeen eraginaren kalkuluan.

Euskadiko Babes Zibilaren Plana indarrean dago ostiral arratsaldetik, eta zenbait neurri hartu dituzte ziklogenesi leherkor honen ondorioak ahalik eta txikienak izateko asmoarekin.

Iruzkinak