eguraldia
Denboralea
Erredakzioa
Nafarroa alerta horian dago haizeagatik.
Bideoak (1)
audioak (1)
Informazio gehiago (1)
Asteazkenean ez da aldaketa handirik espero, Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera. Zaparradak aurreko egunetan baino txikiagoak izatea espero da, baita haizea ahulago ibiltzea ere, baina giro ilun eta euritsuarekin jarraituko dugu eta ipar-haizea freskoa eta hezea izango da.
Ipar-ekialdean egingo du euri gehiago eta arratsaldean eta gauean mendebaldean atertzeko joera hartuko du. Tenperaturak gora egingo du, igoera txikia izango bada ere, eta elur-kota 1.000-1.100 metro inguruan kokatuko da.
Aemetek alerta horia ezarri du Nafarroan haizeagatik. Baliteke 95 kilometro orduko haize-boladak izatea Foru Erkidegoaren erdialdean eta Erriberan.
Elurra botatzen hasi zen astelehenean EAEko eta Nafarroako inguru altuenetan. Meteorologia agentziek aurreikusi zuten moduan, elur-kota 1.000 metrotik behera erori eta prezipitazioak elur bihurtu dira Arabako eta Nafarroako mendate altuenetan, ibilgailuen joan-etorriak oztopatuz.
Opakua Arabako mendatean, Ertzaintzak arretaz gidatzeko deia egin du. Nafarroako Gobernuak, bere aldetik, jakinarazi du beharrezkoa dela kateak erabiltzea Belaguako mendatean eta Izaba-Zuriza errepidean.
Egoera Espainian
Estatuan, halaber, eguraldi kaskarrak jarraituko du eta arazo ugari sortu dira.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa