cerrar buscador

11:12

eguraldia

Iragarpena

Alerta horia tenperatura altuengatik asteazkenerako

Erredakzioa

Astearte arratsaldean ostarteak irekitzen hasiko dira eta horrek asteazkeneko udako giroari bide emango dio; baina ostiral arratsaldean hodeiak eta euria bueltatuko dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, asteartea, fronte bat pasako da lurraldetik. Horrek hodeiak nagusitzea eragingo du eta euria egingo du, batez ere goizean, Euskalmeten arabera. Arratsaldean atertu egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Tenperaturek behera egingo dute eta 22-24 gradu inguruan izango dira kostaldean eta 25-27 gradu inguruan barrualdean.

Alerta horia tenperatura maximoengatik barrualdean eta Ebro bailaran, asteazkenerako. Udako giroa izango dugu,&' || 'nbsp;eta zerua erabat garbi egongo da egun osoan. Hego-ekialdeko haizeak tenperatura gora egitea eragingo du, eta 30 gradu inguruan izango dira kostaldean eta 35 gradu inguruan barrualdean.

Ostegun goizean eguzkia nagusituko da eta giro atsegina izango dugu, baina eguna aurrera joan ahala, goibeltzera egingo du. Arratsaldean zeruak estaliko dira eta egunaren amaieran zirimiri apur bat egin lezake. Tenperatura maximoak goizean 26-28 gradu inguruan izango dira kostaldean eta 30-32 gradu inguruan barrualdean.


Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.

Iruzkinak