cerrar buscador

17:13

eguraldia

Iragarpena

Tenperatura epelak eta hego haizea, igande honetan Euskadin

Erredakzioa

Giro eguzkitsua eta lehorra nagusi izango da aste hasieran. Herrizaingok astearte goizaldera arte abisu horia ezarri du izotza dela eta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Goizeko lanbroen ostean, eguzkia, tenperatura atseginak eta hego haizea izango dira aste hasierako protagonistak. Dena den, iluntzean eta goizaldean tenperaturak baxuak direnez, Herrizaingo Sailak astearte goizaldera arte abisu horia ezarri du barnealdean izotza dela eta.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, igande eguzkitsua izango dugu eta termometroak 14-18 gradutan kokatuko dira. Eguerditik aurrera, haizetik hegotik joko du.

Astelehenean eta asteartean ez da aldaketarik espero; hodei gutxi batzuk edo oskarbi egongo da eta hego haizea lagun, tenperatura maximoak 15º C-ren bueltan ibiliko dira.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta ikusi paisaien argazki ederrenak Eguraldiblogen.

Iruzkinak