cerrar buscador

01:18

eguraldia

Iragarpena

Hotza, euria eta txingorra lagun, asteazkenera arte Euskadin

Erredakzioa

-Nafarroan laranja koloreko alerta ezarri dute elurragatik.

-EAEko errepide sare nagusia irekita dago. Opakua eta Herrerako mendatea, berriz, itxita daude.

124
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eguraldi ezegonkorrarekin esango diogu agur otsailari eta emango diogu ongi teoría martxoari. Asteazkenera arte 10 gradutik beherako tenperaturak, euria eta, zenbait tokitan, elurra izango dugu.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, hotza eta giro desatsegina izango da asteleheneko protagonista. Trumoi-ekaitzak eta txingorra izango dira goizean eta ugariagoak kostaldean. Elur maila apurka jaitsiko da eta 600-700 metrotan kokatu da. Tenperaturek pare bat gradu egingo dute behera eta izotza espera da barnealdean.

Aurreko egunaren giro ezegonkortasun izango da asteartean ere, baina tenperaturak freskoagoak espero dira. Zeru hodeitsuak izango ditugu eta noizbehinka euria botako du. Baliteke ekaitzak eta txingorra izatea goizean. Haizeak iparraldetik zakar joko du kostaldean eta mendiko zonaldeetan. Euskalmeten arabera, elur maila 600 metroren bueltan ibiliko da eta 500 metroraino ere jaitsi liteke.

Asteazkenean egoerak apur bat hobera egingo du; euri gutxiago egingo du eta elur maila 600 metrotatik 700-800 m-ra igoko da arratsaldean. Iparraldeko haizeak tarteka gogor astindu lezake kostaldeko eta mendiko herriak. Tenperaturek ez dituzte 10 graduak gaindituko.

Estatuko Meteorologia Agentziaren arabera (AEMET),elurraren maila 400-600 metroan kokatuko da gaur Nafarroan. Eta 80 kilometroorduko abiadura har dezaketen haize ufadak daude aurreikusita.

EAEko eta Nafarroako errepideetan arretaz gidatzeko gomendioa

Eusko Jaurlaritzako trafiko zuzendaritzak neguko errepide plana jarri du martxan.
Elurraren eraginez, Araban, Herrerako eta Opakuako mendatea trafikoari itxita daude.&' || 'nbsp; Azazetan eta Bernedon, berriz, autoen zirkulazioarako kateak derrigorrezkoak dira. Errepide sare nagusia irekita dago baina arretaz gidatu behar da.

Nafarroan laranja koloreko alerta egoera ezarri dute elurragatik eta haize bolada bortitzak espero direlako. Aurreikuspen hauek kontuan hartuta Foru Gobernuak arretaz gidatzeko eskatu du.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta ikusi paisaien argazki ederrenak Eguraldiblogen.

Iruzkinak