22:29

eguraldia

Eguraldia EAEn

Giroa freskatu egingo da igandean, 25-30ºC-ko maximoarekin

Erredakzioa

Astelehenean hodei gutxi batzuk izango dira, baina eguerdian eguzkia nagusituko da. Haizeak ekialdetik joko du eta tenperatura zertxobait igoko da.

  • Eguraldia Euskadi | Giroa freskatu egingo da igandean

    Beroaldia atzean utziko dugu igandean. Argazkia: Xabier Elgezua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Albisteak (1)

Euskalmeten arabera, fronte bat iritsiko da, ahulduta, eta ondorioz ipar partean hodei batzuk agertuko dira. Kantauri isurialdean zertxobait busti dezake, baina, batez ere, freskotasuna nabarituko da, bai iparraldean eta bai hegoaldean.

Tenperatura maximoa Nafarroa hegoaldean 30 ºC-ren bueltan ibiliko da, aurreko egunetan izandako 40 ºC-tik urrun. Ipar partean, eguneko balio beroenak 25 ºC-tik behera izango dira. Gainera, gauean ere tenperatura jaitsi egingo da.

Astelehenean, eguzkia
Astelehenean, goizean goiz, hodei batzuk agertuko dira eta goizak aurrera egin ahala desegiten joango dira. Eguerdi aldean giro eguzkitsua nagusituko da eta egunaren bukaeran hodei batzuk agertuko dira berriro.

Hodeiek garrantzi gutxiko zaparrada bakanen bat utz dezakete azken orduetan. Haizea ekialdetik sartuko da eta tenperaturak gora egingo du, hala ere bero larregirik ez du egingo.

Iruzkinak