Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Beroaldia amaitu da

Ostiralean, 2003tik lortzen ez ziren tenperaturetara iritsi ostean, asteburuan beroaldiarekin amaitu eta muturreko tenperatura maximoei dagokien alerta laranja kendu dute.

Jendetza Kontxako hondartzan, Donostian. EFE
Jendetza Kontxako hondartzan, Donostian. EFE
Beroari aurre egiteko gomendioak

01:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beraoldiaren ostean, larunbatean tenperaturak jaisten hasi dira, batez ere kostaldean, Euskalmeten arabera. Bertan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta hodeiak agertuko dira, ondorioz tenperatura maximoak 30 ºC-tik behera geratuko dira. Barnealdean aldiz, hodeiak eta ipar-mendebaldeko haizea beranduago iritsiko dira, hortaz, litekeena da balio beroenak 35 ºC-ra iristea.

Beroaldia amaitzearekin batera, muturreko tenperatura maximoei dagokien alerta laranja ere kendu egin dute dagoneko.

Larunbatean egunaren lehenengo partean zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da; bigarrenean, ordea, hodeiak ugaritu egingo dira eta gauean zerua hodeitsu geratuko da. Tenperatura minimoetan ez da aldaketarik egongo eta maximoak nabarmen edo asko jaitsiko dira.

Igande goizean lanbroa eta lainoa izango dugu. Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, arratsalde-gau partean hodeiak gutxitu egingo dira. Kantauri isurialdean euritxikia egiteko probabilitatea handia da.  Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira; maximoak kostaldean nahikoa edo nabarmen jaitsi eta barnealdean nabarmen edo asko jaitsiko dira.

Astelehenean zerua tarteka hodeitsu egongo da, egunaren lehenengo partean batez ere; arratsaldean barnealdean bero-hodeiak garatuko dira. Haize ahula eta aldakorraibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi jaitsi eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.

Elorriok eta Laudiok bero markak  hautsi dituzte, 45 ºC inguruan

Elorriok (Bizkaia) eta Laudiok (Araba) bero markak hautsi dituzte, 45 ºC-ra iritsiz, ostiralean, Euskalmeten arabera. Elorrion 44,8 gradura heldu dira, eta Laudion hamarren gutxi batzuk beherago egon dira.

Euskalmetetik azaldu dutenez, 2003tik lortzen ez ziren datuetara heldu dira. Bat eta bi gradutan igo dira Bizkaiko barnealdean eta Araban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea